Prentsa Aretoa
2016/03/16
Udalean 5 minututako bilerak 60€ren truke
Gobernu Batzordea ohiko Udaleko osoko bilkurarekin batera, Udal baten aginte organorik garrantzitsuena da. Zallako kasuan, Gobernu Batzordea alkatea, alkate-ordea eta ZallaBaiko hiru zinegotzik osatzen dute. Oposizio gisa, kezkati gaude Gobernu Batzordeak bere eginkizunak ez dituelako egokiro betetzen.
Antolamendu eta Jarduera Araudiaren (AJA) 53. artikuluak bere 1. atalean Gobernu Batzordearen (xehe azalduta, Gobernu Batzordea Udaleko organoa da, non Alkatearen agindupean berari dagokion zuzendaritza politikoan laguntzen dio eta funtzio exekutibo zein administratiboak gauzatzeko gaitasuna du), bere eskumenak hauek direlarik:
- “...Es atribución propia e indelegable de la Comisión de Gobierno la asistencia permanente al Alcalde en el ejercicio de sus atribuciones. A tal fin, la Comisión de Gobierno será informada de todas las decisiones del Alcalde. Esta información tendrá carácter previo a la adopción de la decisión siempre que la importancia del asunto así lo requiera.
- Asimismo, la Comisión de Gobierno ejercerá las atribuciones que le deleguen, en virtud de lo dispuesto en los artículos 43 y 51, el Alcalde o el Pleno, así como aquellas atribuciones que expresamente le asignen las leyes.”
Bigarren puntuan oinarrituta, Zalla Baik Udaleko fakturen tramitazioa Gobernu Batzordearen gain uztea erabaki zuen.
Alkatetzatik zein gobernu taldetik hartzen diren erabakien berri izango genuelakoan, EAJ-PNVko udal taldean legegintzaldi hasieratik Gobernu Batzordeak onartzen dituen fakturak ikuskatzen dihardugu.
Gobernu Batzordeko bileretan gehienez lau gai jorratzen direla jabetu garenean ezustekoa hartu dugu:
- Aurreko aktaren onarpena.
- Jasotako postaren irakurketa.
- Fakturen onarpena.
- Zenbaitzutan, zinegotziren batek erabakiren baten berri ematen du.
Alkateak hartzen dituen erabakien berri ez du inongo kasutan ematen, ez eta batzordearen aholkurik jasotzen. Batzordeko bilera gehienak, fakturen ordainketa bideratzea mugatzen dira.
Batzorde hauen iraupena sarritan hamabost minutu edo gutxiagoko izaten da, gehienak hamar minutu irauten dutelarik, 5 minutuko bilerak ere gauzatu dituzte.
Araudiak Gobernu Batzordeari esleitzen dizkion eskumenak ez dituela betetzen baieztatu dugu. Nekez gauzatu daitezke batzordeetako ardurak, eskaintzen zaizkien denboran, ez eta fakturen onarpena ere.
Gardentasun eza nabarmena da Gobernu Batzordeko erabakiak publikoak direnean. Hau horrela izanda, ez daukagu jakiterik nork, ez eta hartutako erabakien zergatia.
Eguneko gai ordenaren berri ere ez da ematen, bere berri ematea derrigorrezkoa delarik Gobernu Batzordeetan jorratuko diren gaien berri izan dezagun.
Bide batez, liberatu gabeko Gobernu Batzordeko zinegotziek bilera hauetara bertaratzeagatik 60€ jasotzen dituzte. 60€ jasotzen dira 5, 10 edo 15 minutuko bilerengatik.
Batzorde hauetara eskainitako denbora gehituz eta orduaren kostua kontuan izanda, liberatu gabeko zinegotziek gobernu batzordeko bileretara gerturatzeagatik bataz beste 168€ jasotzen dituztela ondorioztatzen dugu:
Fakturen ordainketa garaiz eta tajuz egin behar direla ulertzen dugu, horregatik, fakturen onarpena Alkatea edo alkateordearen eskumena izan daitezela eskatzen dugu, hartara, Gobernu Batzodea bere lana gauzatzeko benetazko arrazoiak izango direnean deitu dadila soilik.
Gure eginkizuna oposizio talde bezala, Udalaren jarraipena, ikuskatzea eta bere betebeharrak egokiro gauzatzen direla ziurtatzea da. Horrexegatik, Zallako Udalean gauzak ez direla ongi egiten ari herritarrei jakinaraztea derrigortuta gaude.
Gobernu Batzordeak funtzio batzu ezarriak dituzte eta egokiro bete behar dira, ezin daiteke ezinikusiarena egin, are eta gutxiago diru publikoaz ari garenean.
Egoera haue berehala bideratuko delakoan gaude. Gehiengo absolutoa ez dadila gehiengo zanpatzailean bihurtu.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10