ZALLA

Prentsa Aretoa

2016/11/03

Jesús Ariño Maruri, Zallari emandako alkate eredu

Oraindik ere Gerra Zibila eta gerraostea bizi zuen belaunaldiak jasandako gabezi eta sufrikarioak Zallako hainbat herritarrontzat ezezagunak zaizkigu. Garai lazgarri horretatik, 1937. urtean Zallako alkate izandako Jesus Ariño Maruri da aitortu eta gogora ekarri nahi duguna.

rss Ezagutzera eman
Jesús Ariño Maruri, Zallako alkatea

ARGAZKIA JAITSI

GOGORATU IZATEKO

Gure arreta bereganatzeko etengabe lehiatzen den gizarte estresatu honek, iraganeko pasadizo edo pertsonaiei buruzko hausnarketa egiten ez digu uzten, denboran oso aspaldikoak izanagatik, gure egungo errealitatearen oinarria dira.

Gerra Zibila eta gerraostea dira euskal gizartean errealitate horren oinarriak eta Zalla ez da salbuespena.

Duela laurogei urteko kontu bat izanagatik -historikoki instant bat delarik-, Zallan 2016. urtean oraindik garai haietako testigantzak entzuteko zortea dugu.

Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak Zallako EAJ-PNVko UBBrekin elkarlanean azaroaren 10ean antolatu duen omenaldian, testigantza horietako batzu entzuteko aukera izango dugu.

JESÚS ARIÑO MARURI, ZALLARI EMANDAKO ALKATE EREDU

Nazioarteko Emakume Langilearen Egunean Felipa Marina Urrutia gogora ekarri genuen bezala, Memoriaren Egunean Zallako hainbat belaunaldientzako ezezaguna den Jesús Ariño Maruri herriko alkate ohia izandakoa gogora ekartzea ere EAJ-PNVren familia abertzalean egokia ikusi dugu.

HASTAPENAK

Manuel Ariño Allende eta María Dolores Maruri Yartoren seme izandakoa, Llantadako baserri handian abeltzain eta nekazari sendi batean hezi zen.

Aita zena 12 urterekin zendu zitzaiolarik, baserriko lanetan ama eta anaiekin batera jardun zen. Izaera atseginekoa eta txantxa zalea, egurraren artisautzan abilezia berezia erakutsi zuen. Areetan arotzen lanbidea ikasi zuelarik, bere aisian Gobelaseko futbol zelaian jolasten zuen.

Equipo de fútbol

"Unión de Zalla" futbol taldea El Baularen antzinako futbol zelaian 1928. urtean. Jesús Ariño goikaldeko ilaran ezkerretik hasita hirugarrena da. Sakatu irudia neurri handiagoan ikusteko.

Zallara itzulitakoan, EAJ-PNV eta ELA-SOV afiliatu ondoren Asunción Vivanco Etxebarriarekin ezkondu zen eta 1927 eta 1941 urteen artean sei seme-alaben guraso izan ziren, Jesús, María Asunción, Eleuterio, Irune eta Karmele, azkeneko hau hospitale bezala erabili zen Ama Irlandarren ikastetxean ekainaren 23an jaio zelarik Zallako bonbardaketaren hirugarren egunean. Txikiena, María de los Ángeles, Jesus 1941. urtean langileen batailoitik bueltatzerakoan jaioko zen.

JARDUERA POLITIKOA

1931ko maiatzaren 31ko udal hauteskundeetan, EAJ-PNVren zerrendan aukeratua izan zen, eta 1933an Zallako Batzoki berria ireki zenean, gerente gisa jardun zen. Bere familiarekin batzokiko goikaldeko solairuan biziko ziren 1937ko ekainaren 29an frankistak herrian sartu ziren arte.

GERRA ZIBILA

Gerra Zibila hastean, Errepublikaren Zallako Defentsa Juntaren zein Orniduren Juntaren antolaketan jardun zen.

Lehena, Zallako segurtasuna bermatzeko herriko mutilekin antolatu zen eta EAJ-PNV, PSOE eta PCEko kide hauek osatzen zuten: 

  • Jesús Ariño Maruri
  • Ricardo Pérez
  • Eusebio Cebrián Guerra
  • Valentín Cristóbal
  • Cosme Vivanco
  • Eugenio Vela
  • Antinógenes Cascallana
  • Pedro Lanbarri

Aldi berean, Orniduren Juntak Zallako herritarrei zein Bizkaiko hamaika lekuetatik Zallara etorritako errefusiatuentzako laguntza antolatu zuen.

Hauek izan ziren bere kideak: Juan Yarto, Luciano Ochoak ordezkatu zuelarik, eta hau José Gómez Allendek ordezkatu zuelarik, berua Jesús Ariño Maruri eta Valentín Cristobalekin batera Ornidura Juntaren azkeneko kideak izan zirelarik.

ALKATE HALABEHARREZ

1937ko apirilean herriko alkate zen Bernardo Lanzagorta Amézagak bere kargua utzi eta egoera oso zailean, gerra frontea herritik kilometro gutxietara zegoelarik, behin-behineko alkate karguaren ardura bere bizkar gainean hartu zuen.

1936-37 urteetako Udal batzetako aktak kontsultatuko baditugu, 1937ko urteak aurera egin ahala, udal batzetara agertuko diren zinegotzi kopurua gutxitzen doala ikusiko dugu.

1937ko ekainaren 10eko udal batzako akta horren adibide dugu: Hiru zinegotzik soilik sinatuko dute. Besteak ihes egin dute. Kontestu horretan, Zallako herriak zituen behar larriei aurre egiteko Jesús Ariño Maruri bakarrik aurkituko da.

Acta del Ayuntamiento de Zalla en 10-06-1937.

1937ko ekainaren 10eko udalbatzaren akta. Hiru zinegotzien izenak agertzen dira soilik. Sakatu irudi gainean handiago ikusteko.

Hala nola, herritar ororentzat jardun zen bezala, Gernika, Durango, Arratia, Bakio, Morgatik zetozen ehundaka errefuxiatuei eta beraien ganadu haziendei babesa antolatu eta bilatu zien Zallako etxe eta baserrietan.

Herriko mutilez osaturiko babeserako koadrilak antolatu zituen, berauk, jabetzen zein -eskuinekoak edo monarkikoak izanagatik- herritaren babesean jardun zirelarik.

Hala nola, ekimen horri esker, Maristaseko praile, Ama Irlandarren moja zein herriko apaizen artean ez zen ezbeharrik pairatuko.

Zallako erlijio taldeen artean ezbeharrik suertatu ez bazen, arestian aipaturiko herriko mutilez osaturiko babes taldeek, (ziurrenik Bilbotik auto beltz batean zetozen elementuak eta eskuratzen dugun Gerra Kontseiluko ebazpenean, "la checa de Torrelavega" deitzen dituztenak) atzera bota zituztelako da.

ZALLAKO BONBARDAKETA ETA IHESA

Zallak hiru egunez jasan zituen Condor Legioaren bonbardaketak. Zehazki ekainaren 21, 22 eta 23an. Horien ostean, herrian barreiatutako hamaika gorpuzkinen bilketa eta herriko hilerrian beraien ehorzketa antolatu zuen.

1937ko ekainaren 28an, armada frankista herrian sartzeko bezperan, azkeneko gudari batailoiekin -Muñatones edo Abellanedarekin zehazki ez dakigu- Turtziosera ihesaldian joan zen, Santoñan preso hartu zutelarik.

Gudaris de los batallones Abellaneda y Muñatones

Abellaneda eta Muñatones Batailoietako gudariak Gueñesko Urrutia Jauregian. Cosme Vivanco, Jesús Ariñoren koinatua, ezkerretik hasita lehena da azpikaldeko ilaran. Sakatu irudi gainean handiago ikusteko.

Sello del Batallón Avellaneda

El Duesoko espetxean Heriotz Zigorra ezarri ziotelarik, fusilatzeko asmoz hamaika aldiz joan ziren bere bila, bainan bere erantzule zen koronel italiar bati esker bizia salbatu zuen.

Horren ezean, bere koinatu zen Cosme Vivancori gertatu zitzaion bezala, non bere errugabetasuna frogatzen zuten txostenak iritsi orduko, jada fusilatua izan zen.

Ondoren, Jesús, Toledoko Talavera de la Reinara eraman zuten.

Cosme Vivanco salbatuko zuten eta berandu iritsi ziren txostenen historioa Tere Berasaluzek eta Tere Pagazaurtunduak argiro azaltzen dute Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak Jesus Ariñoren omenaldiarentzako ekoiztutako dokumentalean.

GERRAOSTEA

Gerra amaituta, bere heriotz zigorra berraztertua izan zen eta Langileen Batailoi batean lanean jardutea kondenatua izan zen. Zehazki, Nafarroako Castejón eta Zaragozako Zuera lotzen dituen trenbidean bigarren trenbidearen eraikuntzan 1940. urtera arte.

Revisión de la condenaRevisión de la condena

Goikaldeko bi irudietan, Jesus Ariñoren heriotz zigorra bertan behera utzi eta Langileen Batailoi batean lana egitea zigortzen zuen Gerra Kontseiluko ebazpena irakurri dezakegu.

Jesus Ariñok gerraren kontestuan izandako jarrera zintzoa eta eskuzabala erakusten duten atalak nabarmentzekoak dira. Sakatu irudien gainean handiago ikusteko.

Batallón de Trabajadores en Castejón

Jesús Ariño Langileen Batailoian. Goikaldeko ilaran ezkerretik hasita hirugarrena da. Sakatu irudi gainean handiago ikusteko..

Etxera itzulitakoan, herriko bizimodua zeharo aldatu zen: Batzokia konfiskatua eta Frente de Juventudesen egoitz bihurtua, herriko bizilagun abertzaleei etengabeko zailtasunak jarriko dizkiete agintean jarri ziren jauntxoak. Bere izaera alai eta txantxazalea zeharo aldatu zen eta hitz gutxiko bihurtu zen.

Vivancotarrek Baular auzoko errotan zuten etxera -aspaldi desagertua- bizitzera joan ziren, bizimodua arotz gisa aurrera atera zuelarik, José eta Joaquín Velarekin batera, Zallako hainbat etxeen eraikuntzan erretiroa hartu zuen arte. Bere bizitzako azkeneko urteak El Charco zubi aldameneko Gernikako hiria kalean bizi zituen.

1976. urtean zendu zen, Franko hil eta hurrengo urtera eta oraindik frankismoa indarrean zegoelarik.

Bere hileta elizkizunean, Joaquín Zuluaga militante abertzaleak -bere buruarekiko arrisku biziarekin-, Ikurriña bat ezarri zuen Jesusen hilkutxaren gainean, berarekin herriko hilerriraino bere ibilbide abertzalea oroituz eraman izan zelarik.

AMAIERA. BALOREAK ETA PRINTZIPIOAK

Ez gaitezen engaina. EAJ-PNVn ez dugu omentzen Jesús Ariño Maruri 1931. urtean Zallako EAJ-PNVko zinegotzi eta 1937an alkate izanagatik.

Jesús Ariño Maruri y Asusnción Vivanco Etxebarria

2016. urteko ikuspuntutik jabetzeko zailak diren jardunetan Jesusek erakutsitako gizalegezko balio eta printzipioak dira EAJ-PNVn aitortzen ditugunak.

Jesus Ariñon jarduera hauek isilean eta eskuzabal -eta orain arte esker txarrez- aritu izana dira EAJ-PNVn aitortu nahi ditugunak.

Balio eta printzipio hauek Zallako familia abertzalean gure egiten ditugu eta publikoki aldarrikatzen ditugu.

ESKER ONA

Blogerako prestatu dugun historio honentzako Zallako hamaika herritarrek eskuratutako informazioa izan ezean ezinezkoa izango litzateke.

Esker ona adierazi nahi diogu bereziki Jasone Acasuso Ariñori, Jesusen biloba, hainbat agiritegi eta hemeroteketan bere aitonari buruzko informazio bilatu eta aurkitzeagatik. Jasonek egindako lan hori gabe, ezingo genituzke lerrook idatzi.

Agerikoa da izan ziren guztiak ez daudela, eta ezta ere izan zirenak gurekin daudela, bainan egindako elkarrizketetan, Tere Berasaluzek, Tere Pagazaurtunduak, Joaquín Zuluagak eta Teresa Aierbek "Yerbes" esfortzu bat egin dute gu hartatzeko eta iraganeko hainbat historio -sarritan mingarriak- gureganatzeko. Eskeini diguten denboragatik esker ona adieraztea baino ezin dugu egin.

Aldi berean, doakiola gure esker ona eta oroimena garai ilun eta krudeletan militantziaren sugarra pizturik mantendu zuen belaunaldi guzti hori.

IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA.

KATEA EZ DA ETEN!

  Berri ikusiagoak...