Prentsa Aretoa
2016/11/14
Jesús Ariño Maruri, Zallako EAJ-PNVren giza balioen eredu
Memoriaren Egunak Zallan bina zita izan zituen. Goizez Txema Agirre ertzaina gogora ekarri genuen bezala, arratsaldez Jesús Ariño Maruri 1937. urtean Zallako alkatea, omentzeko elkartu ginen. Hau da bertan jazotakoaren kronika.
Jesus Ariño Maruriren senitarteko eta lagunok lepo bete genuen aurreko ostegunean batzokiko taberna. EAJ-PNVko militantziak Jesús Ariño Maruriren balio eta printzipioengan du jarria bere iparra: Jesusek ereindako hazia musutruk, ixila eta gehiegitan esker txarrekoa izandakoa.
Esaaerak dioen bezala, profeta bat ez dute gutxiesten bere etxean baizik, bainan Zallako familia abertzaleak eginiko omenaldian, EAJ-PNVko kide eta lagunok Jesusekin aspalditik genuen zorra kitatu nahi genuen.
Zallako EAJ-PNVren familiarako giza balore eta printzipioen eredu eta ipar diren hamaika adibide ditugu Zallan.
Bainan Jesusengan, Zallako herritarekiko emandako zerbitzuarekin batera, bere jarduera politikoa gehitzen zaio, lehenik zinegotzi bezala eta azkenik herriko alkate bezala.
Kontestu horretan erakusten ditu bere gizatasuna eta herriarekiko zerbitzu grina.
Lepo betetako batzoki batean, bertaratu ginenok Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak Zallako UBBarekin batera elkarlanean antolaturiko ekitaldi hunkigarria bizi izan genuen.
ZALLAKO EUZKOTARRAK KULTUR ELKARTEAREN AURKEZPENA
Ekitaldia Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteko kideek Zallan jaioberria den kultur elkartearen nondik-norakoak azalduz hasi zen.
Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak antolatuko dituen jarduerek bi lan ildo nagusi jarraituko dituzte. Alde batetik Herrigintza eta bestetik Euskalgintza.
Herrigintzari dagokionez, euskal kultura eta erreferenteak aldarrikatzeko balioko duten ekimenak sustatuko dira. Euskalgintzari dagokionez aldiz, Zallako hizkuntz normalizazioan lanean diharduen komunitate euskaldunarekin elkarlana sustatu eta bidelagun izan nahi du.
Erdietsitako dokumentalaren elkarrizketen nondik-norakoen azalpenak eman ondoren, Jesus Ariñok zinegotzi eta alkate bezala izandako jardueren kontestu historikoa eman zen.
Bertaratutakoek dokumentala ikusi ahala, Jesus Ariñoren senitartekoen aitak eta aititek Zallako herriarengatik egindako lana aitortuz opari bat banatu zitzaien.
Ariño sendiaren izenean, Karmelek eta Irunek, (Jesús Ariño Maruriren alabek) Zallako Euzkotarrak Kultur Elkartea eta EAJ-PNVko Uri Buru Batzarreko lehendakariaren eskutik oroigarria jaso zuten.
Jesús Ariño eta bere emaztea zen Asunción Vivanco urte luzez batzokian bizi izan ziren. Are eta gehiago, bere alaba Irune batzokiko azkeneko solairuan bertan jaio zen.
EAJ-PNV bezala ezer gutxiago gehitu dezakegu, esker ona baino ez, ekitaldia antolatu zutenei eta Jesus Ariño Maruriren lagun eta senitartekoei.
Bere oroimena gurean darrai.
KATEA EZ DA ETEN!
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10