Sala de Prensa
03/12/2016
Zallako Udala euskararen alde... 1934. urtean!
Erakunde publikoek euskara sustatzeko neurriak hartzea ez da gaurko kontua. Euskararen Nazioarteko Egunean aurrekari esanguratsua aurkezten dugu, Zallako Udalaren kasuan, Euskal Pizkundea mugimenduan oinarrizkoa izan zen "Yakintza" aldizkaria diruz lagundu zuela erakusten duten 1934ko bina agiri.
Euskal Pizkundea edo Lehen Euskal Pizkundea euskal literaturak bizi izandako garai emankorraren izena da, XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialdera arte luzatutakoa.
Mugimendu euskaltzale hori Hegoaldeko lurraldeetan karlistaldiak galdu eta foruak deuseztatu zireneko galera-sentimenduari dago lotua, erromantizismoaren eragin nabarmenarekin.
Aro hura mugatu zuten gertakariak Hirugarren Karlistaldia eta Espainiako Gerra Zibila izan ziren; zehazki, 1876tik 1936 arte iraun zuen Hego Euskal Herrian.
Jose Ariztimuño "Aitzol" apaiz abertzalearen gidaritzapean, hamaika izango dira "Euskaltzaleak" elkarteak antolaturiko ekimen eta jarduerak, tartean Yakintza aldizkaria eta Euskal Pizkundearen kontestuan Donostian egoitza zuen Yakintza aldizkaria izango da Euskal Pizkundearen oinarrizkoa bozgoragailua.
Bizkaiko Foru Aldundiaren agiritegian gordeta dauden dokumentuetan, Yakintza aldizkariko koordinadore zen Joxe Ariztimuñok sinaturiko Zallako Udalari egindako dirulaguntza eskaera gordeta dago. Berau, aldameneko irudian kontsultatu daiteke.
Jose Ariztimuño "Aitzol" apaiza izateaz gain, Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria, sustatzaile abertzalea, kultur eragilea, bertsozalea, modernista, kazetaria, militantea, hizlaria... ere bazen.
Nekez aurkituko da euskalgintzan bere parekorik.
Jose Antonio Agirre Lehendakariaren lagun mina izanik, 1936ko irailean karlistez eta falangistez osaturiko fusilamendu pelotoiko kideek Hernaniko hilerrian fusilatu zutenean ondo baino hobeto zekiten nor fusilatzen zuten.
ZALLAKO UDALAREN BABESA
Deigarria suertatzen da 1934ko kontestuan Donostian egoitza zuen elkarte euskaltzale bati diruz laguntzeko Zallako Udalak hartutako erabakia.
Artikulu honen goikaldean eskuragarri jartzen dugun dokumentua orduko udal idazkari zen Tomás de Sarduy idazkariak sinatuta ageri zaigu.
Tartean Jesús Ariño Maruri ere izango da.
Deigarria eta adierazgarria da Zallako abertzaleek erakutsitako eskuzabaltasuna, kontuan hartuta Zalla eta Enkarterri euskararik hitzegiten ez ziren guneak zirela.
Gaurko egunez ospatzen dugun Euskararen Nazioarteko Egunean jaso dezatela 2016ko Zallako abertzale eta euskaltzaleon oroimena eta esker ona.
Joxe Ariztimuño "Aitzol" eta Jose Antonio Aguirre Lehendakaria. Aitzol, ezkerraldean ageri zaigun apaiza da.
Destacados...
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
27/01/2024
EBB
07/05/2022
EBB
10/12/2020