Prentsa Aretoa
2012/03/16
ZALLAKO EAJ/PNV- K BERE UDAL TALDEA BERRANTOLATZEN DU
Orain garai berri bati aurre egin behar diogula aurkitzen gara, non Zallari erakutsiko diogu higadura ez dagoela, baizik eta idei berriak, ilusioa eta batasuna. Hiritarren KONFIANTZA berreskuratu behar dugu eta jarratzaile eta alderdikideen laguntzarekin.
ORAINALDIA LAN EGINGO DUGU ETORKIZUNA LORTZEKO.
EAJ/PNV- rentzako egoera berri bat da, hutsetik hasten den ERRONKA baten aurrean gaude, baina MOTIBAZIOZ betetako motxilarekin.
EAJ/PNV- ko zinegotziek betiko gogo eta ahaleginekin oposizioa egingo dute gure herriaren alde. Irmotasunarekin moldatuko dute oposizio proposamen marrak, behar denean ziztatzailea eta beti elkarrizketatzailea.
Zallako auzokideen edozein zalantza, proposamen edo kexa erantzungo dute eta udalaren gaiaz informatzeko konprometitzen dira.
ANIMO ETA INDARRA, ZINEGOTZIEK!!!!
GORA ZALLAKO EAJ/PNV!!!!!
Azken hilabetetan Zallako EAJ/PNV- k bere Udal Taldea berrantolatu du bi zinegotzien borondatezko dimisio arrazoi pertsonalengatik. Alde batetik, azaroan Salva Garaik jarrera hori hartzera eraman dizkion arrazoiak komunikatzen ditu: “erabakia guztiz pertsonala da, hartu nuena, udal hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuta”. Zallako EAJ/PNV- k Salvari eskerrak ematen dizkio bere konpromisu politiko, bere lana eta azken urteetan zinegotzi moduan izan duen arduragatik.
Salva Alderdi gizona da eta bere kargu publikoan eskuratu dituen esperientzia eta ezaguerak EAJ/PNV- ren zerbitzura jartzen ditu.
ESKERRIK ASKO SALVA zure lanagatik eta alderdikide zintzo bat izateagatik.
Beste alde batetik, urtarrilean Leandro Kapetillok Alderdiko bajaren eskaera komunikatzen du, bere hitzetan: “Alderdirako eta beretzat onena izan daitekeelako” eta zinegotzi karguaren dimisioa ematen du “arrazoi pertsonalengatik”. Norbaitek erabaki pertsonala hartzen eta argudiatzen duenean, gutxi gehitu ahal da, partekatuta edo ez izan ahal da, baina beti errespetatuta egon behar da. Jarrera irmo honen aurrean, Alkate beterano eta zinegotzi moduan urteetan zehar emandako arduraren errespetuari deialdi bat egitera bakarrik geratzen da, gure herriko ezin hobe gestioaren onarpena eta hauteskunde garaipenak lortzeko eman digun laguntzagatik.
Berak lideratu dituen Gobernu taldeen lan nekaezinen gaitasunen lekuko izan gara eta emaitza bistan da, bakarrik gure herriari begirada botatzea besterik ez da egin behar eta bere azpiegiturak, zerbitzu eta gestio ekonomikoa konprobatzea. Pertsonal eta borondatezko erabakia izan dela modu argi eta zehatz batean transmititzera beharrean gaude eta inork ez diola esan joateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10