Prentsa Aretoa
2012/06/05
Zallak errekadua eman zigun eta EAJ-PNV hiritarren konfiantza berreskuratzeko prest dago.
Zallako EAJ-PNVk argi ikusi du “Zallako hiritarrek orain dela urte beteko udal hauteskundeetan errekadu argi eta zuzena bidali ziguten: herriaren ongizatearen alde lan egiten zuen Alderdia izan behar duzue. Eskularrua jaso dugu eta prest gaude gure udalerriko bizilagunen konfiantza berreskuratzeko”.
“Hamabi hilabete hauek hausnarketa aldia izan dira guretzat, berrantzolatzeko; eta orain ilusio aldi bilakatu dira egoera latzetan hazi egin garelako, eta bereziki motibatuta gaude planteatzen zaigun erronkaren aurrean. Gobernura bueltatzea da gure helburua, eskarmentua, zorroztasuna, zintzotasuna eta garbitasuna izan daitezela gure egitasmoaren ardatz nagusi. Beste hitzetan esanda, Zallan bizitzea izan dadila bizilagunentzako pribilejioa eta harro sentitzeko arrazoia”. “Gogoratu egin behar dugu udalean kontu garbiak utzi genituela eta udal indartsua utzi genuela Mimetizen Santander-Bilbo geltokiko egitasmoa moduko proiektu handiak egiteko. Egitasmo horien artean ere bazegoen Enparantzako aterpea eta Hizkuntza Eskola Ofiziala handitzea. Diru bat zegoen gure herrian zerbitzuak eta garapenak bermatzen zituena. Horiekin batera ere bazeuden Zallarako aurreikusi zen IAT eta Medikuntza Espezialitateetarako Zentroa”. “Urte bete igaro da, eta kezkatuta gaude udala geldituta dagoelako, atzerapen argian dago, eta okerragoa dena, udal taldeari ez diogu Zallaren aurrerapenerako ideiarik edo planik antzematen. Urte beteko aldian Zalla Bai taldea azukre koxkorraren gisara urtu da. Baliabiderik ez du, ideiarik ez du, jende aurrean esateko hitz hutsalak baino ez ditu”. “Horregatik, Zallako EAJ-PNVren aldetik itxaropen mezua adierazi nahi dugu, eta argi eta garbi esan nahi dugu desgobernu honek iraungitze data ere baduela: 2015eko maiatza. Udalerriko auzokideen konfiantza berreskuratzeko geratzen diren hiru urteotan, lanean jarraituko dugu gure herriko auzo,kale eta bizilagunen ongizatearen eta oparotasunaren alde”.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10