ZALLA

Prentsa Aretoa

2013/01/10

Zallak eskualdeko osasun zentroaren kokapena eztabaidatuko du.

EAJk eskatu du alderdi guztiek adostea osasun zentroaren behin betiko kokapena.

rss Ezagutzera eman

URA  Uraren Euskal Agentziak  ezetza eman dio Zallako Carmen auzoan  Enkarterrietako osasun espezialitateetarako zentroa eraikitzeko baimen eskariari, auzo horrek uholdeak sufritzeko dituen arriskuak kontuan harturik. Erabaki honek atzeratu egin du proiektua, kokapen alternatiboa aurkitu ez delako. Horren aurrean, EAJk eraikinaren behin betiko kokapena zehazteko erabakia, korporazioan ordezkatuta dauden talde politiko guztien artean hartzea proposatu du.  

URAk Carmen auzoa errefusatzen zuelako jakinarazpena jaso zenean, gobernu taldeak osasun zentro hau Euskadi enparantzan egitea proposatu zuen, gaur egun anbulatorioa  eta saskibaloi kantxak dauden tokian. Leku hau URA erakundearen gustukoa da, baina oraindik Osakidetzaren irizpidea jakin behar da; baina, zehaztu gabe dago oraindik, hauteskunde kanpaina eta gobernu aldaketaz geroztik.

Dena dela EAJrentzat, hori ez da tokirik egokiena, inguruan automobilak eta anbulantziak etengabe ibil daitezen. Hori dela eta, erabaki bat hartu baino lehen, aukera guztiak aztertzea eskatu du.  "Denok parte hartuko dugun mahaia deitzea eskatzen dugu, Enkarterrietako osasun espezialitateetarako zentroaren kokapena erabaki dezagun" adierazi du Esther Lasa bozeramailea jeltzaleak. Horrez gain, EAJ kezkatuta dago egitasmoa gehiago atzeratu ezkero, eraikina egiteko, sei milioi eurotan ezarri zen aurrekontua arriskutan egon daitekeelako.   

Atzerapena. Gogoratu beharra dago aurten bukatuta egon beharko zirela ekipamendu hau eraikitzeko lanak, eskualde osorako erreferentziazko azpiegitura gisa planteatu zelako. Hala baieztatu zuen Rafael Bengoa Osasun Sailburu ohiak 2011n Zallara egin zuen bisitan.  

Javier Portillo udalerriko alkateak baieztatu du  kontuan hartuko dela EAJk aurkeztu duen iradokizuna. "Gaia batzorde informatiboan" aztertuko dugu. Dena dela, adierazi egin du osasun zentroa Euskadi enparantzan eraikitzea erabaki bada "ez da alde bakartasunez erabaki, baizik eta beste alternatiba batzuk aztertu ondoren eta URAK eta Osakidetzak honen inguruan esan dituztenak kontuan hartuta". Bilera hauetan zehaztuko dira baztertuko diren aukerak zein diren, osasun azpiegitura hori Euskadi enparantzara eramatea erabaki baino lehen.  

Gakoak

· Ibaiak ezartzen ditu bere baldintzak. Uholde arrisku handia dago Kadagua ibaia oso hurbil dagoelako. Horrek eraman du URA erakundea, eraikuntza hori  Carmen auzoan  ez baimentzera.

· Euskadi enparantzan? Gobernu taldeak Euskadi enparantza proposatu zuen kokapen alternatibo gisa. EAJk eskatu du erabakia elkarren arteko eztabaidaren ostean hartzea.

· Apeaderoa amaituta. Beste alde batetik, Udalak amaitu egin ditu Euskadiko enparantza horretan apeaderoan egin diren lanak. Orain  Feveri- orain Renferi-  dagokio Bilbo eta Santander arteko trenak Zallan gelditzen noiz hasiko diren  esatea.

  Berri ikusiagoak...