Prentsa Aretoa
2013/02/21
EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du BBBren presidente
Gaur arratsaldean Sabin Etxean batzartu den EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du Bizkai Buru Batzarreko presidente. Uri Erakunde ezberdinetako ahaldunek Atutxa izendatu dute, Andoni Ortuzar BBBren aurreko presidentea EBBren presidente hautatua izan zenez geroztik .
Herrialde Batzarrak bilkura berean hautatu ditu BBBren lau burukide berri, arrazoi ezberdinengatik Bizkaiko jeltzaleen exekutiban hutsik geratu ziren tokiak betetzeko. BBBren burukide berriak izango dira: JonAndoni Atutxa,Iñaki Isasi, Juan Félix Naberan eta Aitziber Oliban.
BBBren presidentearen eta BBBko burukide berrien datuak .
Itxaso Atutxa Atutxa. 45 urte. Euskalduna. Telebista Produktorea. Aberri Batzarreko kide ohia. Zeberioko Udaleko Alkateorde ohia. UBBko kide ohia. Gaur egun Aberri Batzarrean Bizkaiko bozeramailea.
Jon Andoni Atutxa Sainz. 42 urte. Euskalduna. Deustuko Unibertsitatean Geografia eta Historian Gradudun Lizentziatua. 2003 urtetik hona Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahalduna. Bizkaiko Batzar nagusietako Mahaiko 1.Idazkaria. Gaur egun, Bizkaiko Batzar Nagusietan Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Batzarkide Taldearen Koordinatzailea.
Iñaki Isasi Pérez. 40 urte. Euskalduna. Mendi ingeniaria. IESE masterra. Arrigorriagako zinegotzi eta alkate orde 1999 eta 2007 urte bitartean. Kalitatea Fundazioko Zuzendari Nagusi (Eusko Label) ohia.
Juan Félix Naberan Ozamiz. 51 urte. Euskalduna. Zientzia Politiko eta Soziologia ikasketak. Gautegiz Arteagako Alkate ohia (1987-1995). Gaur egun Gautegiz Arteagako Alkatea. Aberri Batzarrean Bizkaiko ordezkaria.
Aitziber Oliban Gutiérrez. 31 urte. Euskalduna. Zientzia Politiketan Lizentziatua, Ikerkuntza eta merkatu Tekniketan Lizentziatua eta Demokrazia Parte Hartzailean graduondoa. Erandiko Udaleko zinegotzia (2003-2011). Epealdian Bizkaiko EGIren Herrialde Kontseiluko kidea (2006-2011).
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10