ZALLA

Prentsa Aretoa

2014/03/21

Aldundiak 50 milioi euro jarri ditu 2014 urtean jarduera ekonomikoa eta enplegua martxan jartzeko

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak konpromiso sendoa hartu dau Bizkaiko suspertze ekonomikoagaz, eta hori ikusten da enpresa barriak sustatzeko, Pyme enpresei bultzada emoteko eta enpleguak sortzeko helburuagaz martxan jarri dituen egitasmoakaz.

rss Ezagutzera eman
Aldundiak 50 milioi euro jarri ditu 2014 urtean jarduera ekonomikoa eta enplegua martxan jartzeko

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundia oraingo ekitaldi honetan hiru plan egiten dabil Herrialde Historiko osoan suspertze ekonomikoa eta enplegua sustatzeko. Plan honeetarako 50 milioi euro jarri ditu eta gazteei, langabeei, langile autonomoei eta enpresari txikiei zuzenduta egongo dira:

1.- "Enpresa barriak sustatzeko Foru Plana" da honeen arteko lehena. Plan honetan, Aldundiak 13.3 milioi euro inbertituko ditu enpresa ekimen barriak laguntzeko, ekintzaileei babesa emoteko eta diseinu eta sormenagaz zerikusia daben jarduera estrategikoak sustatzeko. Plan honen bidez 200 enpresa egitasmo laguntzeko asmoa dago. Ekimen horren laguntasunagaz, 2013 urtean 167 enpresa eta egitasmo barri sortu ziran 1.339 lanpostu sortzea ekarri ebena.

2.- Bigarrena da " Enplegu Plana" . 17,5 milioi euro jarri dira lanpostu barriak sortzeko, lehendik dagoan enplegua finkatzeko eta talentua sustatzeko. Neurri honeek oso garrantzitsuak dira gazteen artean, praktika kontratuak eta autoenplegua laguntzeko pizgarrien bidez. Ganera, 4 milioiko aparteko funtsa sortu da Eskualdeetako Enplegu Planak egiteko. 2013ko urtean, antzeko planaren bidez 1.937 pertsonek lortu eben lanpostua .

3.- Hirugarren laguntasun multzoa da "Enpresa txikiak eta Autonomoei bultzada emoteko Plana". 20 milioi euroko inbertsinoa suposatuko dau eta Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen inbertsino, barrikuntza eta nazioartekotze planetan erabiliko da. 700 bat enpresa txikigaz lan egiteko asmoa dago eta 10.000 lanpostu finkatu nahi dira. Ekimena 2012 urtean martxan jarri zanetik 1.211 enpresa txiki eta ertain izan dira onuradunak eta 25.700 lanpostu.

  Berri ikusiagoak...