ZALLA

Prentsa Aretoa

2015/05/08

EAJ-PNV lanean ari da Bilbo-Balmaseda lineako zati bat kentzeko, Arangurengo Plazatik Casa Pintaraino

Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak, bere kandidaturako kide diren Juanra Urquijorekin eta Kepa Lambarrirekin batera, Bilbo-Balmaseda lineako zati bat kentzeko apustua aurkeztu du gaur, Arangurengo plazatik Casa Pintaraino.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aurkezpen ekitaldi horretan, EAJ-PNV taldetik Madrilen legebiltzarkide den Isabel Sánchez Roblesen laguntza izan dute. Legebiltzarkideak Sustapen Ministerioko Azpiegitura Idazkari Nagusiarekin ahalik eta azkarren bilera bat egitea  eskatu du jada.

Helburua, 500 metro inguru izango dituen trazatuaren parte bat aldatzea da. Horrek udalerria ekonomiaren ikuspegitik berrindartzea eragingo luke, gaur egun trenbideak hartzen duen 1.000 metro inguruko gunea libre utziko lukeelako.

Herritik igarotzean trenbide osoa lur azpian sartzeko aukera baztertu barik, eta egungo abagune ekonomikoaz jabetuta, dagoeneko Diputatuen Kongresuan erregistratuta eta eztabaidatzeko prest dagoen proposamen horren bitartez ibilgailuentzako hiru trenbide pasagune (Arangurengo plaza, Oreña eta Eroski) eta oinezkoentzako bat kenduko lirateke.

Trenbideko trafiko guztia Bilbo-Santander lineatik joango litzateke, eta hirigunea, une honetan itotzen duen trenbide korapilotik libre geratuko litzateke, tren zerbitzuaren kalitatea galdu barik. Liberazio horri esker Aranguren, 30 km/h-ko abiaduraren bitartez babestuta dagoen bertako erdigunea, behar bezala garatuko litzateke, eta hirigintza jarduerak inguru horren beharren arabera egin ahal izango lirateke.

Langileen Etorbideak noranzko bakarra izango luke (hobekuntzak eginez espaloietan, karga eta deskarga guneak, aparkalekuak… sortuz) eta pilotalekua eta Eroski arteko lotura ezarriko litzateke (gaur egun trenbideak hartzen duen guneaz baliatuz). Horrez gain, inguru horrek eta Lacabexeko, Inmaculadako eta Presillaseko saltokiek garapen ekonomikoa izango lukete.

Konponbide posibilista

Proposamenak Madrilgo Legebiltzarreko Euskal Taldearen (EAJ-PNV) laguntza jaso du. Talde horrek aurkeztu du jada Zallako udalerrian dauden trenbide pasagune ugariei eta horiek sortzen dituzten arriskuei buruzko Arauz besteko Lege Proposamena, batzordean eztabaidatu dadin.

Güeñes eta Balmaseda arteko trenbidearen trazatuak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du Zalla, hirigunearen erdialdetik. Tren linea horiek ADIFek, Sustapen Ministerioak, kudeatzen ditu. Bizkaiko udalerriak 35 trenbide pasagune baino gehiago ditu, estatuko beste inon baino gehiago, eta horrek arazo asko eta asko sortzen dizkie bertako biztanleei.

Aipatutako guztia dela eta, Kongresuko Euskal Taldeak eskaria egin dio Gobernu Zentralari, ADIFen eta Zallako Udalaren artean lankidetza hitzarmen bat bultzatzeko, trenbidearen trazatuan dauden igarobideak kudeatzeko, eta Bilbo-Santander linearen trazatuaren aldaketa premiaz aztertzeko eta egiteko.

Arazoa konpontzeko modu hoberena trenbide pasaguneak kentzea izango litzateke, linea lur azpian sartuz, baina jarduketa horrek oso kostu altua du, egungo abagune ekonomikoa kontuan izanda.

Planteatutako aukera alternatiba posibilista da, egokia biztanleentzat eta tren linearako, izan ere, ikuspegi ekonomikotik eraginkorra izanda, udalerriari, eta Arangureni batez ere, eragiten dion arazo larria murriztu ahal izango duelako.

 

  Berri ikusiagoak...