Prentsa Aretoa
2015/05/11
Zallako EAJ-PNV-ren lehenengo lehentasuna ekonomia berrindartzea eta enplegua sortzea da
Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak azaldu duenez, “udalerria sustatzeko, enpresa elkarteekin eta erakundeekin izan beharreko harremanak indartzeko eta dauden azpiegiturak bultzatzeko aukera emango duten inbertsioen bilaketan lan egin behar da”. EAJ-PNV-rentzat, lehenengoa pertsonak dira, eta bere iritziz enplegua ezinbestekoa da integraziorako; eta hori lortzeko, Aktiba Zaitez izeneko enplegurako eta prestakuntzarako Plan integrala martxan jartzearen aldeko apustua egiten du
Zallako EAJ-PNV-ko taldeak langabeziari amaiera emateko helburu sendoa du. Horrela adierazi du Irene Pardo alkategaiak, “Bizkaiko langabezia tasa altuenetakoa duen gurea bezalako udalerri batean, gure lehentasuna pertsona guztiek bizitza proiektu duina aurrera eraman ahal izan dezaten ahalegintzea izango da”.
EAJ-PNV-rentzat lehenengoa pertsonak dira, eta bere iritziz enplegua integrazioa, askatasuna, pertsona eta gizarte gisa garatzea da, eta horrek bizitzeko proiektua eratzeko aukera ematen du. Hori lortzeko, Aktiba Zaitez izenekoa, enplegurako eta prestakuntzarako Plan integrala, martxan jartzearen aldeko apustua egiten du, langabetu guztiek euren gaitasunak aprobetxa ditzaten. Horrez gain, dauden enplegu eskaintzekin erlazionatutako prestakuntza beharrak aztertu eta hautemango dira.
Beste alde batetik, Pardok baieztatu duenez, ekintzailetza sustatzeko plan bat bultzatuko da, ekintzaileari laguntzeko zerbitzua indartuko da enpresaren lehenengo urteetan, eskualde mailako hazi kapital funtsaren sorkuntza sustatuko da eta berrikuntzari laguntzeko programa bultzatuko da.
Jarduera ekonomikoa
Pardok azaldu duenez, “azken urteetan bizi izan dugun abagune ekonomikoak eragin handia izan du gure udalerrian, eta, hori dela eta, ezinbestekoa da indarrak elkartzea, egoera hori berrindartzeko”.
Horrela, EAJ-PNV taldeak, beste ezer baino lehen, inbertsioak bultzatzen egingo du lan, udalerria inbertitzeko leku gisa sustatzeko eta enpresa elkarteekin eta erakundeekin izan beharreko harremanak indartzeko. Bigarrenik, jarduera sustatzeko baliagarri izan daitezkeen eta dagoeneko bertan dauden azpiegiturak bultzatu gura ditu; eta horretarako, dauden guneen katalogoa eratu nahi du, hutsik dauden lokalen bankua, El Longar eraikina martxan jartzea, Elkargunea bultzatzea eta industriarako lur-zorua sustatzea.
Merkataritza jarduerak enplegua eta aberastasuna sortzen ditu beti. Horregatik, Irene Pardoren taldeak, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko aukera emango duen Plan Estrategikoa idaztearen, merkataritza alorreko garapena eta etxebizitza egitura bateratzearen eta Zallan merkataritza eta ostalaritza ibilbidea diseinatzearen aldeko apustua egiten du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10