ZALLA

Prentsa Aretoa

2015/05/13

Zallako EAJ-k Kadagua ibaiaren gainezka egiteei amaiera emateko beharrezkoa dena egiteko konpromisoa agertu du

EAJ-PNV-k, Zalla, txikienengan pentsatutako udalerri bilakatzeko konpromisoa du; hori dela eta, Mimetizeko Lanzagorta Etorbidetik Eskola Bide bat eta Maristetako Ikastetxea eta Udaletxeko lorategia lotuko dituen beste bat egiteko proposamena aurkeztu du

rss Ezagutzera eman

 

  • EAJ-PNV-k, Zalla, txikienengan pentsatutako udalerri      bilakatzeko konpromisoa du; hori dela eta, Mimetizeko Lanzagorta      Etorbidetik Eskola Bide bat eta Maristetako Ikastetxea eta Udaletxeko      lorategia lotuko dituen beste bat egiteko proposamena aurkeztu du
  • Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkatetzarako      hautagaiak azaldu duenez, “udalerriko guneen arteko mugikortasuna hobetuko      dugu, mugikortasun urria duten pertsonengan arreta berezia jarriz eta      hirigune guztiak argiztatuz”

 

Zallan, 2015eko maiatzaren 12an.- “Joan den urtarrileko eurite indartsuek  oso egoera zailean jarri zuten herri osoa. Gure herrikideek erakundeok eraginkortasunez jardutea behar dute, Kadagua ibaiak Zallatik igarotzean eragin zituen uholdeak errepikatu ez daitezen”, adierazi du Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkatetzarako hautagaiak.

Testuinguru horretan, EAJ-PNV-k Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeko eta lan hidrauliko guztiak premiaz egiteko beharrezkoak diren konpromiso denak bere gain hartzeko asmoa erakutsi du.

Proiektuei dagokienez, alderdiak udalerriko bidegorri ia sare osoa lotzeko apustua egiten du, une honetan dagoen azpiegituraz baliatuz. Horrela, Pardok adierazi duenez, “ekonomiaren ikuspegitik bideragarria den proposamena da, izan ere, oinezkoentzako bidea Eroskiko biribilgunetik eta Aretxagako industrigune atzetik egituratuko genuke, Lanzagortan hasten den adarrarekin bat egin arte”.

EAJ-PNV alderdiak, Zalla, txikienengan pentsatutako udalerri bilakatzeko konpromisoa erakutsi du. Hori dela eta, bi Eskola Bide egiteko proposamena aurkeztu du, umeak segurtasunez joan daitezen euren ikastetxeetaraino. Horietako bat Mimetizeko Lanzagorta Etorbidetik joango litzateke, eta Ibaiondotik, Gallarditik, Lanzagorta Etorbidetik eta Soianotik datozen umeak hartuko lituzke. Eta besteak Maristetako Ikastetxea eta Udaletxeko lorategia lotuko lituzke, Artebizkarra parkean sartuz, horrela aisiarako gunea bultzatuz. “Kasu bietan errail propioa, babestua eta bizikletaz edo oinez joateko prestatua lortuko genuke”, aurreratu du Pardok.

 

Aparkatzeko gune berriak

Halaber, hauteskunde programak, oinezkoen eta garraiobideen arteko elkarbizitza atseginagoa eta pertsonei zuzendutako Zalla lortzeko hartutako konpromisoak betetzera bideratutako beste jarduketa batzuk ere jasotzen ditu.

Horrela, EAJ-PNV taldeak konpromisoa hartu du Otxarango espaloia Erretola auzora luzatzeko; Corrillo Plazan estalitako gunea gauzatzeko; Charcoko zubian eta Lusa inguruan aparkalekuak sortzeko; motoentzako eta bizikletentzako aparkaleku segurua ezartzeko FEVE-ko geltokian eta Mellako bidetik errepide nagusira dagoen irtenbidea ordenatzeko, seguruagoa izan dadin.

Gainera, Pardok azaldu duenez, La Lastra auzoan trafikorako noranzko bakarra ezartzeko aukeraren bideragarritasuna aztertuko da, egon daitezkeen arriskuak saihesteko eta errepide nagusiarekin dagoen lotura hobetzeko, bertara sartzean arriskurik egon ez dadin; eta, horrez gain, espaloien egoera aztertu eta horren arabera jokatuko da. “Eta, oso garrantzitsua, udalerriko guneen arteko mugikortasuna hobetuko dugu, mugikortasun urria duten pertsonengan arreta berezia jarriz eta hirigune guztiak argiztatuz”, zehaztu du.

  Berri ikusiagoak...