ZALLA

Prentsa Aretoa

2015/05/13

Zallako EAJ-PNV-k Enkarterriko espezialitateen osasun zentroa udalerrian eraikitzearen aldeko apustua egiten du

Programaren barruan Udal Osasun Plana burutzea, BBB-RCP Prestakuntza Plana garatzea, auto-laguntzako taldeak sustatzea eta osasuna zaintzera zuzendutako jarduerak bultzatzea ere jasotzen da. Beste alde batetik, Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak azaldu duenez “Zalla IN bezalako programen bitartez krisiaren eragina jasaten duten herriko familien ongizatea indartzeko, emakumeen eta gizonen aldeko berdintasunaren alde lan egiteko eta genero indarkeriari arreta emateko eta prebenitzeko Plan bat bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu”

rss Ezagutzera eman

Zallan, 2015eko maiatzaren 13an.- “Gure apustua irmoa da. Enkarterriko Osasun Espezialitateen Zentroa Zallan eraikitzea gura dugu. Gure herritarrek zerbitzu horiek izateko eskubidea dute, euren herritik irten gabe”, adierazi du Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak. Osasunari dagokionez bere taldearen hauteskunde programak jasotzen duen proposamen nagusia da.

Halaber, Zallako EAJ-PNV-k, bere helburuen artean, aire zabalean helduei zuzendutako gimnasioak instalatzea jasotzen duen Udal Osasun Plana egitea, gizarte guneetan, ikastetxeetan eta udal egoitzetan desfibriladoreak jartzea, BBB-RCP Prestakuntza Plana garatzea, auto-laguntzako taldeak sustatzea eta polen mailari buruzko informazio zerbitzua sortzea daude, beste batzuen artean.

Hori guztia, Zallako herritarrekin duen inplikazioaren barruan sartzen da. Horrela, EAJ-PNV-k hainbat konpromiso hartu ditu: herriko familien ongizatea indartzea, gizarte laguntzen kontrolaren eta zainketaren bitartez; krisiaren eragina jasaten ari diren familiei zuzendutako Zalla IN programa sortzea; mendekotasuna duten pertsonak euren kargura dituztenei zuzendutako “Familiako arnasa” programa finkatzea; Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera lanean aritzea, aniztasun disfunzionala duten pertsonentzako autonomia pertsonalerako zentroa zabaltzeko; gurasoen eskola bultzatzea eta elikadura inklusio eredua aztertzea, udalerriko elkarte sarearekin lankidetzan, baliabide gutxi dituzten familien nutrizio gabeziak arintzeko.

Horrez gain, Pardok azaldu duenez, “Zallako EAJ-PNV-tik “Zaintzailea zaintzeko” programak bultzatuko ditugu, zahartzeari eta biztanleria osasungarriari buruzko Puntuan programa garatuko dugu, boluntariotza aktiboa sustatuko dugu, interkulturaltasunaren eta integrazioaren alde lan egingo dugu, eta nazioarteko lankidetza programa finkatzeko gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu”.

Berdintasuna

Beste alde batetik, berdintasunari dagokionez, Zallako EAJ-PNV-k, emakumeak eta haien kargura dauden adingabeak babestuko dituen genero indarkeriaren arretarako eta prebentziorako Plana bultzatzea proposatu du. “Genero indarkeria gure gizartean lekurik ez duen arazoa da, eta erakundeek aurre egin behar diogu. Gure kasuan prebentzioaren eta udalerriko taldeekin egin beharreko lankidetzaren aldeko apustua egiten dugu”.

Halaber, dibulgazio kanpainak ezarriko dira familia aniztasun eta LGTB alorretan, emakumea lan merkatuan sartzera bideratutako ekintzak bultzatuko dira eta gizonen berdintasunaren aurreko kontzientziazioa, partaidetza eta inplikazioa sustatuko da, Gizonduz ekimeneko ekintzak inplementatuz. 

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi