Prentsa Aretoa
2015/05/14
Zallako EAJ-K gazteentzako prestakuntza planak sortzea bultzatuko du
Gaueko aisia jarduera alternatibo osasungarriak (kirolak, ikuskizunak, tailerrak, etab.) sustatzea eta herriko taldeak eta musikariak elkartuko dituen gazteentzako musika sorkuntzarako foroa ezartzea proposatzen da. EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak azaldu duenez, gazteei zuzendutako zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko aukera emango duen Gazteriaren Udal Kontseilua eratu nahi da.
Zallan, 2015eko maiatzaren 14an.- Zallako EAJ-PNV gazteei begira dago, eta horrela erakutsi du bere hauteskunde programan. “Denok dakigu zer den lehenengo lana bilatzea, eta horregatik, bizitza profesionalera saltoa ematear dauden herriko gazteen prestakuntzarako planak sortzearen aldeko apustu indartsua egitea erabaki dugu”, adierazi du Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak.
Horrez gain, gazteria zerbitzutik bertatik aurrera eramaten diren ekintzak ugaritzea erabaki da, kultur irteerak, ludikoak, prestakuntzakoak… eta gaueko aisia jarduera alternatibo osasungarriak (kirolak, ikuskizunak, tailerrak, etab.).
Beste alde batetik, herriko taldeak eta musikariak elkartuko dituen gazteentzako musika sorkuntzarako foroa ezartzea be aurreikusi da, eta belaunaldi eta kultura arteko proiektuak gauzatzea, gazteekin eta nagusiekin, kultura tradizionala sustatzeko xedez. “Gure nagusiek, ondorengo belaunaldiei utzi beharreko legatu garrantzitsua dute, eta hori ez ahaztea nahiko genuke”, adierazi du hautagaiak.
Gazte Zentroaren ordutegia zabaltzea
Halaber, Pardok zehaztu duenez, gazteei zuzendutako zerbitzuak hobetzeko eta Gazte Zentroaren ordutegia zabaltzeko aukera emango duen Gazteriaren Udal Kontseilua eratuko da. Gazte Zentroa asteburuetan be zabalduko da, Arangurenen gazteei eta nerabeei zuzendutako aisia gunea prestatuko da eta gune publiko batzuetan doako WIFI konexio puntuak instalatuko dira.
Horrez gain, Zallako EAJ-PNV-k drogamenpekotasunak, eskolako jazarpena eta cyberbulling-a prebenitzeko ekintzak, sexu hezkuntza eta interneteko eta sareetako segurtasun prestakuntza sustatu nahi ditu, eta gainera, bizikletaren eta garraio publikoaren aldeko apustua egingo duen herritartasun gazte iraunkor eredua bultzatzea ere planteatzen du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10