Prentsa Aretoa
2015/05/16
Zallako EAJ-PNV-k baso-kudeaketa iraunkorreko sistema babesten du
Irene Pardo, EAJ-PNVko Zallako alkatetzarako hautagaiak, ‘udalaren hiri-hondarren kudeaketa zuzen eta eraginkorrerako beharrezkoa den guztian eta udalaren garbitasuna eta mantenua hobetzen lagunduko dugula‘ ziurtatu du
Zallako egoera geografikoak ingurune natural aberatsa eta anitzaz hornitzen du udala. Bere mendietako eta basoetako berdea bere nortasun-ezaugarrietako bat da eta horrela begiratzen du EAJ-PNVk, zeinek, mendietako antolamendu-planak berrikusi eta gaurkoratzearean bitartez ondasun guzti horreri balioa ematea proposatu du.
EAJ-PNV Zallako hautagaiak, Irene Pardok, ziurtatu du: “gure herriak ingurune pribilegiatuaz gozatzen du eta hori kudeatu eta zaindu behar dugu. Hortik udaleko abeltzain elkarteekin hitzarmenak garatzeko gure interesa, bazka-agroingurune ustiapenak errazteko eta larre eta mendiko abelazkuntza-erabilera hedagarriak hobetzeko inbertsioak egiteko gure interesa ere”.
Zallako mendiak estaltzen dituen landaredi guzti horren ustiapen bezala, zur parke baten sorrera proposatzen da eta zuraren lehenengo eta bigarren transformazioren eskariei erantzuten dizkieten basoko praktikako sustapena proposatzen da, “baso-kudeaketa iraunkorreko” sistemaren babesean.
Bestalde, EAJ-PNV Zallak jolas-guneen kudeaketaren hobekuntzagatiko apustua egiten du, kalitate-egiaztapenen bidez.
Zallako Green Astea
Ingurumenaz diharduenean, Pardok “gure helburu nagusiena Zalla iraunkorragatik lan egitea dela” seinalatu du. Hartarako, hauteskunde-programak udaleko soberako gordailuen jarraipena eta kontrola bezalako proposamenak jasotzen ditu; energia berriztagarrien sustapena espazio publiko eta pribatuetan; Udal-eraikinetan %ko15a aurrezteko sistema energetikoaren kudeaketa ahalegintzea; eta URA, Uraren Euskal Agentziarekiko hitzarmenaren bitartez, ibai-ubide, errekak eta udaleko garbitasunaren hobekuntza (kaleak, enparantzak, parkeak, bidegorriak).
Gainera, hautagaiak seinalatu duen bezala, “uraren zikloaren kudeaketa eraginkorra bultzatu nahi dugu, saneamendu sareen hobekuntza eta hornikuntzaren bitartez; Agenda Local 21kiko eraginak bultzatu; animali eta populazioaren arteko elkarrekiko errespeturako neurriak bultzatu; eta oso garrantzitsua dena, hiri-hondarren kudeaketa zuzen eta eraginkorrean lagunduko dugu”.
Azkenik, EAJ-PNVk Zallako gune ezberdinetarako (La Herrera haitza, Bolumburu, etab.) Babes eta Kontserbazio Bereziko Babes-planak lantzea; ingurunearen ezaguera eta ardura bultzatzea; eta ‘Zallako Green Astea’ antolatzea defenditzen du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10