ZALLA

Prentsa Aretoa

2015/05/18

Zallako EAJ-PNV-k udal mailako kirol erakundea, Zalla Kirolak, sortzea proposatzen du, plan estrategikoa ezartzeko

Plan horren bitartez umeentzako kirol anitzeko eskola bat sortuko litzateke, emakumeen kirola sustatu eta herriko kirolariei laguntza emango litzaieke

rss Ezagutzera eman
Zallako EAJ-PNV-k udal mailako kirol erakundea, Zalla Kirolak, sortzea proposatzen du, plan estrategikoa ezartzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV-k udalerrian goi mailako kirol proba bat jasotzeko lan egitearen aldeko apustua egiten du

Irene Pardo, EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak, azaldu duenez "kirol zelaiak eta guneak egokituko ditugu, talde eta kirolari guztiak jaso ahal izateko eta sarbide publikoko kirol instalazioen mantentze eta egokitzapen lanak hobetuko ditugu"

 

EAJ-PNV-k Zalla udalerri aktibo bilakatzeko apustua egiten du, eta horretarako udal mailako kirol erakundea, Zalla Kirolak, sortzea bultzatuko du, horren bitartez Kirolaren Plan Estrategikoa sustatzeko.

Irene Pardo EAJ-PNV-ko Zallako alkategaiak azaldu duenez, plan horren lehen helburua umeak dira "beste ezer baino lehen, ‘kirol anitzeko eskola’ bat sortuko genuke ikastetxeetako gurasoen elkarteekin lankidetzan, eta Eskola Kirolaren Eguna ospatuko genuke, udalerriko ikastetxe guztietako umeen integrazioa sustatzeko. Oso gaztetatik erakutsi behar diegu kirola egitea beharrezkoa dela bizimodu osasungarria izateko".

Horrez gain, proposamen horren barruan emakumeen kirola eta herri kirola sustatzea, kultur eta belaunaldi anitzen integrazioa eta herriko kirolariei eta taldeei balioa ematea ere jasotzen da, eta baita udalerrian egingo liratekeen kirol probak bultzatzea ere. Horrez gain, Zallako taldeekin erlazionatuta dauden pertsonei kirol taldeen kudeaketa eta zuzendaritza alorreko prestakuntza emango litzaieke. Amaitzeko, EAJ-PNV-k, udalerrian goi mailako kirol proba bat jasotzeko lan egitearen aldeko apustua egiten du.

Kirol azpiegituren hobekuntza

Beste alde batetik, dauden kirol zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko eta indartzeko xedez, beste ezer baino lehen, kiroldegiko erabilera anitzeko kanpoko pista estaltzea proposatzen da, ahalik eta gehien erabili ahal izateko, eta belar artifizialeko zelaian ikusleentzako gune estalia instalatzea.

Ildo horretan, running, BTT eta senderismo zirkuituak edo pistak diseinatzearekin erlazionatutako proiektuak garatzeko eta pilotalekuaren aprobetxamendua bultzatzeko apustua egiten da. Horrez gain, kirol zelaiak eta guneak egokituko ditugu, talde eta kirolari guztiak jaso ahal izateko eta sarbide publikoko kirol instalazioen mantentze eta egokitzapen lanak hobetuko ditugu", adierazi du alkategaiak.

  Berri ikusiagoak...