ZALLA

Prentsa Aretoa

2016/02/20

2016ko Aurrekontuak: ZallaBai-ren inposaketa

2016ko aurrekontuak gehiegizko zatia hartzen du ohiko gastuetan: ikerketa eta txostenetan, altzari zein informatika baliabideetan... enpleguaren sustapena, nagusiak, auzoak eta gizarte ongizatearen kaltetan.

rss Ezagutzera eman
Zallako Udaletxea

ARGAZKIA JAITSI

ZALLAK PAIRATZEN DUEN LANGABEZI MAILAK KEZKATZEN GAITU…

2015eko apirilean gure herriarentzako helburu eta ekintza ezberdinak zehazten zituen enplegu mahaia eratu zen. Bertan onartu ziren neurriak gauzatzeko eskatu dugu. Zallako EAJ-PNVtik Udalari enpleguaren sorreran eta jarduera ekonomikoaren sustapenean akuilu lanak egin ditzala eskatu diogu. Zalla Baik ezetz esan du!

GURE NAGUSIAK KEZKATZEN GAITUZTE…

Urtean zehar gauzatzeko balioko duten gure nagusiei zuzendutako kultur eta aisialdiko jarduera programa proposatu dugu, zahartzaro aktiboa bultzatuz... Zalla Baik ezetz esan du!

GURE AUZOEK KEZKATZEN GAITUZTE…

La Mellara dijoan bidearen sarrera berantolatzea proposatu dugu, Consuelo Robredoko errekatxoko ur zikinen isuriari irtenbidea ematea, Wi-Fi gunea auzo guztientzako, El Longaren suspertzea… Zalla Baik ezetz esan du!

GURE MERKATARITZA ETA OSTALARITZAK KEZKATZEN GAITU…

Merkataritza eta Ostalaritzaren Plangintza Estrategikoa lantzea proposatu dugu… Zalla Baik ezetz esan du!

GURE BIZILAGUNEN ONGIZATEAK KEZKATZEN GAITU...

Gure herriko hainbat familia hilabete bukaeraraino iritsi ezinik dabiltza, zailtasun larrienak dituzten bizilagunei laguntzeko laguntzak indartzea eskatu dugu... Zalla Baik ezetz esan du!

GURE HERRIAREN HIRIGINTZAK KEZKATZEN GAITU…

Helduen egoitzatik edo erreabilitazio guneetara gerturatzen diren eta mugikortasun arazoak dituzten bizilagunentzako aparkaleku guneak prestatzea proposatu dugu... Zalla Baik ezetz esan du!

ZALLAKO GAZTEAK KEZKATZEN GAITUZTE…

Mimetiz eta Arangurenen lan talderako gelak prestatzea proposatu dugu... Zalla Baik ezetz esan du!

ZALLA BAIk PARTEHARTZEARI EZETZ esan dio.

ELKARRIZKETARI ETA ADOSTEARI EZETZ esan dio,

Zalla Baik, ZALLARI EZETZ esan dio!!

  Berri ikusiagoak...

Next Euskadi