Prentsa Aretoa
2016/02/20
Zita Arangurengo bizilagunekin: Entzuteko eta hausnartzeko aukera
Aurreko otsailaren 12an Arangurengo bizilagunekin batera auzoko hiltegi ohiaren egoitzan batzar irekia ospatu genuen.
Bilera honen xedea Zallako EAJ-PNVn duela bi urte abiatu dugun gardentasuna eta herritarren partehartzearen alde egin dugun hautuan oinarritzen da.
Batzarrean gure bizilagunen kezka pizten duten hainbat gai aztertu genituelarik, Zallako EAJ-PNVren taldeak agertutako kezken bideraketa bultzatzeko konpromezua hartu du.
Barranco errekatxoaren ur zikinak, Aranguneak erakusten dituen baliabide eskasia (ludotekak ia libururik ez du), Arangurengo pilotalekuaren eta auzoko kaleek orokorrean erakusten duten zikinkeria, gure bizilagunen kezka pizten dute eta horrela adierazi ziguten.
Jasotako eskaeren artean, auzoko kaleek erakusten duten argiteria gabezia nabarmendu zen, horrek erlazioa izan baidezake auzoan azkenaldian gertatzen ari diren lapurretekin, auzoko hainbat lorontzietako galdutako landare eta loreak berlandatzeko ekimen ezak...
Hala ere, nabarmendu dezakegun gai nagusia Kadagua ibaian gauzatuko diren lanen inguruan dagoen ezjakintasuna da. Horrekin batera, Arangurengo tren geltokiraino trena hartzeko bidea errazten zien pasabidea kendu izanaren kezka ere azaleratu zen.
Zalantza hauek guztiak eta makina bat gehiago Zallako EAJ-PNVko lan taldea osatzen duten lagunek jaso zituzten eta gure herritarren ongizatea bermatuko duten neurrien bideraketan lanean jarduteko konpromezua hartu zen.
Bilerara gerturatutako bizilagunei bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu, aldi berean, gure zinegotzi udal taldea zure esanetara daukazu ostegunetan 17:00-19:30ko ordutegiarekin Udaletxeko egoitzan. Online nahiago baduzu ere Facebook, Twitter eta WhatsAppen [Telf: 644254665] aurkituko gaituzu.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10