ZALLA

Prentsa Aretoa

2016/03/03

Ze (arraio) da Larrialdi Plangintza bat?

Azken astebukaeran zein iaz izan ditugun uholdeak gure herritarrengan sortzen duten ezinegona baretzeko asmoz, Larrialdi Plangintza bat zer den eta bere eraginak zeintzu diren azaldu nahiko genuke.

rss Ezagutzera eman
2015eko uholdeak Arangurenen

ARGAZKIA JAITSI

Aurkezten diren zalantzak eta argitu beharreko kontzeptuak anitzak izanik,larrialdiko egoera bat ulertzeko balioko digulakoan ohar xume batzuk prestatu ditugu.

Zer da Larrialdiko Plangintza bat? Planak, prozedurak, baliabideak, edozein larrialdiri aurre egiteko, larritasuna kontuan hartu gabe gai sor ditzaketen multzo integratu eta koherente bat da. Plan hauek, larrialdi horren ondorioz sortzen diren egoera berrira erakunde egiturak egokitzea ahalbideratzen dute, segurtasuna biztanleria-mailak bermatzeko, beren bizitza eta jabetza babesteko, herritarren oinarrizko zerbitzuak mantentzea eta babestea, edo hala dagokionean gizarte sistema oinarritzen den azpiegiturak birgaitzeko.

Zergatik da beharrezkoa Larrialdi Plangintza bat? Hutsegite teknikoak zein, giza akatsak edo naturak sortutakoak eragiten dituzten istripuak eta hondamendiak, zoritxarrez gure gizartean geroz eta ohikoagoak dira. Ekitaldi horiek guztiak, bere larritasunaren arabera, gizarteak bere ohiko egituraketak bideratu ezin ditzazken egoerak sortu dezakete. Horren ondorioz, larrialdi egoerari malgutasunez, abiaduraz eta eta eraginkortasunez erantzungo dion antolaketa bat beharrezkoa da.

Zein arrisku mota daude?

a) Naturak sortutakoak: Gizakiok zuzenean sortzen ez ditugunak lirateke, baldintza geologiko zein klimatikoengatik baizik. Hemen sartuko lirateke lur mugimenduak, uholdeak, klima arriskuak ...

b) Antropikoak: Gizakiok sortutakoak. Trafikoa zein garraio publikoak sortutakoak, suteak…

c) Teknologikoak: Teknologiaren erabilpenagatik sortzen diren arrisku antropikoak. Hala nola, industria jarduera arriskutsuak, naturaren kutsadura…

Gure herriko arriskuak zerrendatuta al daude? Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko eta Metereologia Zuzendaritzak, aurretik landutako plangintzetan zein ezbehar bat jazo ondoren jasotzen den larrialdien informazioa eta zerrendatzea kudeatzen ditu. Arriskuen mapak, Autonomi Erkidegoari eragiten dioten arrisku guztien multzoa jasotzen du eta  Larrialdiei Aurregiteko eta Metereologia Zuzendaritzak kudeatzen du.

Larrialdiei Aurregiteko BIdea indarrean jartzen denean, zeintzu dira bere esku dituen baliabideak? Giza baliabideak zein materialak hartzen ditu bere baitan, oinarrian ibiltariak direnak eta larrialdiei aurre egiteko balioko dutenak. Baliabide gisa aldiz, elementu artifizialak zein naturalak hartzen ditu bere baitan, izaera estatikokoak beraien erabilera larrialdiei aurre egiteko balioko dutenak.

Zenbateko epe muga du Larrialdiei Aurregiteko BIde batek? Planen indarraldia mugagabea da, eguneratzeak eta aldaketak dagokionean gauzatu daitezkelarik. Halabaina, plangintzak etengabeko eguneratzea eskatzen du. Horrela, larrialdiei aurre egiteko beharrezkoak diren doikuntza eta hobekuntzak bermatuko dute, aurrerapen teknikoak eta berrikuntzak edo gerta daitezken arau aldaketak kontuan izanik betiere.

Zer da Lurraldeko Udal Plangintza? Zertarako balio du? Lurralde plan bat herri bakoitzak bere lurralde eremuan -gure kasuan gure herria, Zalla- sortu daitezken edozein larrialdiri aurre egiteko balioko duen plangintza da.

Udal Planak, larrialdien aurrean jarraitu beharreko prozedura eta antolaketaren egiturak zehazten ditu, Zallaren babeserako neurriak sustatu, arriskuak eta ahultasunak identifikatu eta babes neurriak ezarri, herritarrei informazio helarazi eta arriskuen inguruko oharrak eman…

Zer dira larrialdien faseak? Larrialdiaren eremua eta aurretik zehaztutako larritasunaren araberako estrategia eta neurriak dira.

Zeintzu dira larrialdiaren faseak?

  1. Alerta Fasea: Oraindik gertatu gabeko bainan aurreikuspenei erreparatuta gertatu daitezken egoerari erantzuten dio. Ohikoena, aurrikuspen meteorologikoekin erlazionatua dago.

  2. Larrialdi Fasea: Egoera honetan jada Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren erantzuna eskatzen duten kalteak sortu dira. Eskuhartze honek egoeraren jarraipenaz haratago dijoazten neurriak hartzea eskatzen du. Kalteak handitu ez daitezen neurri eraginkorrak eskatzen dituelarik. Fase honek, honako azpi ataletan banatzen da:

    1. 0 Egoera: Udalaren eremuan sortutako larrialdiei foru zein udal baliabideekin emandako neurriak.

    2. 1 Egoera: Egoera honetan, larrialdiek eragin mugatua dute lurraldean, eta bertako biztanleria, ondasunak edo ingurumena erdi-mailako arriskuan jartzen dituzte. Horrelakoetan, gerta liteke Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunek erantzun koordinatua eman behar izatea, dela larrialdiak udalerri bati baino gehiagori eragiten dielako, dela Euskadiko Babes Zibileko Lurralde Planaren bitarteko eta baliabide propioak edo hari esleitutakoak aktibatzeko premia dagoelako..

    3. 2 Egoera: Egoera honetan, larrialdiek -beren ezaugarriak, larritasuna edo arriskuaren hedadura direla-eta- udal- edo foru-erakundeen erantzuteko ahalmena gainditu egiten dute. Oso egoera larriak dira, eta lekuko biztanlerian, ondasunetan edo ingurumenean eragin handia dute (edo izan dezakete, baldin eta oraindik ezin bada ziur jakin bilakaera zer-nolakoa izango den).

    4. 3 Egoera: Kasu honetan, autonomia erkidegoaz gaindiko interesa egoten da, Babes Zibileko Oinarrizko Arauan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Errekuperazio Fasea: Errekuperazio-fasean, dagoeneko larrialdia amaitutzat jo da, eta ez dago hura berriz pizteko aukera handiegirik. Fase honetan biktimei arreta, ostatua, laguntza psikologikoa, osasun-arreta eta halakoak ematen zaizkie. Larrialdia piztu bezain laster hasi behar da lan horiek guztiak egiten, baina, fase honetan, larrialdiaren fokua kontrolatu eta arriskua desagertu ostean heltzen zaie..

    Nork jartzen du indarrean Larrialdiei Aurregiteko BIdea? Udal edo foru plan bat aktibatzen denean, planaren zuzendaritzak aktibazioaren berri emango du Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen (SOS-Deiak) bidez. Gainera, aldian behin, egoeraren bilakaerari eta ekintzen garapenari buruzko informazioa emango du, larrialdiaren larritasunari buruzko aurreikuspenak eta aldaketak zein diren adieraziko du, eta larrialdiaren amaieraren berri emango du.

    Zer egin dezaket larrialdi baten aurrean? Larrialdi egoera baten aurrean normala izan daiteke segurtasun eza edo beldurra izatea. Ohar erraz hauek jarraitzea lagungarria izango zaizu:

    • Erabaki egokiak hartzeko lasaitu zaitez. Egoera lasai batean egindako hausnarketak egoerari aurre egiten lagunduko dizu.

    • Telefonoa larrialdi egoeran erabili soilik. Beharrean dagoenarentzat larrialdi lineak eskura izatea garrantzitsua da.

    • Eskura izan irrati bat, linterna bat, eta botika-kutxa txiki bat. Zure dokumentazioa ere ez ahaztu.

    • 112ra deitu aurretik, larrialdi zerbitzuan bi oinarrizko bi galderei erantzun beharko diezula jakin ezazu: Zer gertatu da? eta Non?

  Berri ikusiagoak...