Prentsa Aretoa
2016/04/12
Enplegu Mahaia 2015: Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau.
Edo Enplegu Mahaiean 4500€ gastatuagatik, bertan adostutako ekimenak martxan jartzeko 3000€ bideratzen direnean soilik.
2015.eko hauteskundeen atarian geundela Zalla Baiko udal taldeak Enplegu Mahai bat antolatu zuen. Legegintzaldiko bigarrena.
Gure herriak, %21-eko portzentaiarekin EAEko langabezi maila handienetarikoa duela gogoan izan dezagun.
Enplegu Mahaia antolatzeko, Udalak enpresa bat kontratatu zuen. Enpresa honek langabeziaren inguruan eragin dezaketen aldeekin harremanetan jarri zen. Enpresa honek, bi bilera gauzatu zituen Udaletxeane eta horren ondorioz Udalak txosten hau argitaratu zuen.
Otsailean, Enplegu Mahaiaren antolakuntzaren kostuagatik galdetu dugu eta bere antolaketak 4500€tako kostua izan zuela erantzun zitzaigun. Fakturak eskatu ditugularik, hauek ukatu egin dizkigu Udalak.
2016ko udal aurrekontuak prestatzerakoan, eta gure herritarrak pairatzen duten langabezi maila jasanezinaz jabeturik, Enplegu Mahaian adosturiko neurriak gauzatzeko Zalla Baiko udal taldeak aurtengo aurrekontuetan 3000€ soilik bideratzea harriduraz ikusten dugu. Alegia, Enplegu Mahaiaren antolaketak, bertan adosturiko neurriak baino %150 gehiagoko kostua izan zuen. Gure iritziz, hau ulergaitza da.
Gure udal taldeak, Udalaren eremutik ere Zallako langabezi egoerari aurre egiteko balioko duten neurriak hartu daitezen lanean dihardu.
Aitzitik, 2016ko aurrekontuan, eta Zalla Baiko taldeari lana errazte aldera, Enplegu Mahaitik sortutako ekimenetako batzu gauzatzeko 60000€ bideratzea proposatu genuen. Beharrezko dirua hainbesteko lehentasuna ez zuten arloetatik bideratzea proposatzen genuen. Zalla Baik gure proposamenak guztiak atzera bota zituen.
Ezezkoa harriduraz jasotzen dugu, aurrekontuaren gauzatze egoeraren berri martxoan helarazi zigutenean, 2015. urterako enplegua sustatzeko bideratutako arloetan (bat dirulaguntzena eta bestea praktikak egiteko beharginak kontratatzeko) %70ean gauzatuta daudenean soilik.
Laburbilduz, aurrekontuan agertzen diren 3000€ak Udalak eskaintzen dituen beste edozein dirulaguntza bezalakoa da. Beharrezkoak ikusten ditugu, bainan guztiz motz geratzen dira.
Gure herriak duen arazo larriari tajuz heldu gabe dirulaguntzak soilik eskaintzea oso erosoa da. Udala gai hau aktiboki bideratu eta ekimenak bideratu ordez, diru bat jartzen du ekintzaileen esku eta kitto, hor amaitzen dira bere ekimenak.
Langabezia borrokatzeko erabiltzen diren 3000€ak, beraien burua formatzen duten langabeen bidaiak ordaintzeko erabiltzen dira. Enplegu Mahaia beharrezkoa al zen honetarako? Langabetuen lan etorkizuna bideratzeaz arduratzen direnei galdetuta nahikoa zen.
Gure ustez, Udala akuilulari izan behar du gai honetan, gure herriko langabezi maila jaisten irmoki "busti" beharra dauka, are eta gehiago gure herriak horretarako baliabideak soberan izan dituenean.
"Udalak gai honetan ez du eskumenik" aitzaki gisa errepikatzeak ez du balio, Udal honek bere eskumenetatik at zeuden hamaika txostenetan milaka euro xahutu dituenean.
EAJ-PNVn langabezia gure herriko arazorik larriena dela ulertzen dugu eta 2015eko gure hauteskunde programan langabezia borrokatzeko ekimen zehatzak aurkeztu genituen: Arazoari irtenbide globala ematearekin batera, Udala konponbidearen atal garrantzitsuena bihurtzen zuen.
Bi ondorio ateratzen ditugu:
- Lehena, gaiarekiko gobernu taldeak erakusten duen utzikeria. Utzikeria edo alperkeria: Dirulaguntza batzuk bideratzen ditut, haizea ematen diegu eta horrela "langabezia konpondu nahiean ari garela dirudi".
- Bigarrena, Udalaren baliabideetaz egiten den erabilera: Hauteskunde garaian beraien onurarako ZallaInfo aldizkaria gogoz erabiliaz eta bigarrenik, ekimen baten antolaketan, ekimenetik ateratako ondorioetan baino diru gehiago bideratuaz.
Hala eta guztiz ere, ZallaBaiko taldeak kea saldu nahi digula ikusten dugu. Zarata, propaganda eta haizea gogoz beraien ekintzei, bainan Zallako langabezia konpotzeko bidean jarriko duten benetazko INONGO neurririk ez.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10