Prentsa Aretoa
2016/04/28
Udalean 5 minututako bilerak 60€ren truke (2. zatia)
Gobernu Batzordeko apirilaren 13ko aktak berretsi egiten du aurreko post-ean salatzen genuena. Gauzak gaizki egiten ari ziren. Lehenengoz, Gobernu Batzordeen eguneko gai ordena igortzen da eta beraien iraupena bat dator hau bezalako garrantzia duen aginte organoarekin.
Hala ere, hainbat gauza oker egiten jarraitzen da.
Apirilaren 13ko deialdiaren 4. atalak honela dio: “Dación cuenta por los tenientes Alcalde de las actuaciones relevantes de las distintas áreas del Ayuntamiento”. Alkateordeak erabakien berri ematea egokiro dakusagu eta horrela behar du, bainan horrez gain, legeak bere 53. artikuluan honela dio:
"...Es atribución propia e indelegable de la Comisión de Gobierno la asistencia permanente al Alcalde en el ejercicio de sus atribuciones. A tal fin, la Comisión de Gobierno será informada de todas las decisiones del Alcalde. Esta información tendrá carácter previo a la adopción de la decisión siempre que la importancia del asunto así lo requiera.“
Bainan apirilaren 13ko bileraren akta aztertuz, Alkateak, ohiko legez, ez du inongo gairen berririk ematen. Alkateak ez al du inongo gairik aztertu? edo ez du aholkularitzaren beharrik?
Kezkatzen gaituen beste kontu bat Gobernu Batzordeko zinegotzi-idazkariaren izendapena da. Izendapen honen bitartez, Gobernu Batzordeko bileretan erabakitzen dena legediarekin bat datorrela ziurtatuko duen udal Idazkariaren bertaratzea ekiditen da.
Udal Idazkariaren eginkizuna ez da bilera baten akta jasotzea, aldiz, bilera batean hartzen den erabakia legediarekin bat datorrela ziurtatzea baizik. Orain, erabakia ZallaBaiko zinegotzi-idazkariak hartuko du.
Kontu txiki bat eta legala izango da, bainan gardentasun eta gobernu onaren ikuspuntutik ez da inondik inora onargarria, erabaki honek Gobernu Batzordea entitate ILUN ETA EZKUTUKO batean bihurtzen baidu.
Udal honek pilotalekuaren epaiaren berri medio guztietan gogotsu lau haizeetara zabaltzen eta neurri garrantzitsuak hartuko direla iragarri duenean, (oposizioak prentsaren bitartez horien berri izan duelarik), zein Enkarterri Berri Zerbitzuak udal enpresa publikoaren (Zalla Baik sortua eta haidanez herriarentzat diru sarrera paregabea izan behar zuena) kudeaketaz arduratzen zen enpresak bere eginkizunei uko egin diola bezalako gai potoloak Gobernu Batzordeetan aztertu ez izana ulergaitza egiten zaigu.
Gai potolo hauek Gobernu Batzordeetan aztertu ez izana ulergaitza egiten zaigu.
Pilotalekuko epaiaren eta jarraitu beharreko ildoei buruz Gobernu Batzordeak inongo aipamenik egitea ulergaitza egiten zaigu.
Enkarterri Berri Zerbitzuak enpresaren egungo kudeatzailea nor den edo nork hartzen dituen bere gain enpresa kudeatzailearen ardurak ulergaitza egiten zaigu.
Gardentasuna postureoan oinarritutako neurriez haratagokoa izan dadin ESKATZEN dugu eta gardentasuna benetazkoa eta egiazkoa izan dadila, eta ez dadila ekimenen iragarpenen soilean geratu, jarraian erabakiak hartzen diren egiazko organoak HERRITARRONTZAKO EZKUTUAN GERATZEN direnean.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10