ZALLA

Prentsa Aretoa

2016/12/10

Carrefour Express, Kaltea prest!

Zallan -eta Enkarterrin- bizi dugun industri jarduera indartsuen gabezia ez dago ukatzerik. Aldi berean, Zallaren aberastasunaren portzentaia handi bat, gure herriko merkatari txikiek sortzen duten jarduera ekonomikoak sostengatzen dutela esateko moduan gaude.

rss Ezagutzera eman
Carrefour Express Zalla

ARGAZKIA JAITSI

Hau horrela izanda, gure herriko aberastasun iturri nagusia den gertuko merkataritza altxorra bailitzan zaindu, sustatu eta babestu beharrean gaude.

Irailaren 7ko osoko udalbatzan ZallaBaiko ordezkariek errealitate honi muzin egin eta gure herriko merkatarien arteko zatiketan sakontzen duen aldebakarreko erabakia hartu zuten EHBildu eta EAJko ordezkarion iritziei entzungor eginez.

Zallako merkatariek beraien negozioak martxan jartzeko izan ez dituzten onura ekonomikoak Carrefour Expressi onartu zizkioten ZallaBaiko ordezkariak.

EAJ-PNVko udal taldeak udal idazkariari erabaki horren legalitateaz galdetzerakoan, agerian geratu zen Udalaren erabakiaren aldebakartasuna: ZallaBaik legediaren aurkako erabakia hartu zuen.

Merkatari txikiek beraien jarduerak martxan jartzeko izan ez dituzten abantaila ekonomikoak Carrefour Expressi eskeini izana salatzen dugu.

Hemendik egunkariko izenburua Herriko merkatarien jarduera ekonomikoak sustatzeko babes neurri berberak hartu ez direnean, Udaleko baliabideak -ZallaInfo aldizkaria eta webgunea- erabiliz Carrefour Expressen jarduera ekonomikoa ezagutarazteko emandako babesa salatzen dugu. Horren zergatia ere ZallaBaiko ordezkariek argitu beharko dute.

ZallaBaik gure herriko merkatari txikiei helarazten dien mezua etsigarria da: Ustezko enplegu berrien sorrerak Udalari horren postureoa egiteko balekoa bada, zilegi da herriko merkatari txikiak kaltetzea.

  Berri ikusiagoak...