ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/02/28

Zallako EAJ-PNVn lanean baikortasunez dihardugu

Etorkizunari aurre egitea, akatsengandik ikastea, autokritika behar denean, gure iritziekin bat ez datozenak entzutea eta guzti ororen gainetik ondo egindakoak balioan jartzea... Zallako EAJ-PNVn urteak daramagun balore eta konzeptuak ditugu.

rss Ezagutzera eman
Zallako EAJ-PNVn lanean baikortasunez dihardugu

ARGAZKIA JAITSI

Ezarrita dugun norabidea gordetzea ezinezkoa litzakete ideia zein ilusio berriak dituzten herritarren ekarpenak gure proiektura batu gabe. Etorkizuneko Zalla nolakoa izatea nahi dugun bidea ezartzen lagunduko diguten herritarren ekarpenak jasotzen ari garelarik, gogotsu eta ilusioz. Jarrera baikorra helburu.

Cartel del homenaje a Jesús Ariño Maruri

Azkenaldian norabide horretan izan gara eta lanean dihardugu Zallako EAJ-PNVn, horrexegatik, legegintzaldiaren erdialdera iritsi garelarik, bere ekarpenak zentzu eraikitzailean helarazi nahi dizkigutenei entzuteko prest gaude, zure herria hobetzeko... gurea ere badelarik.

Kritikak ongi etorriak dira, jakina, beraiengandik gehiago ikasten delako laudorioetaz baino.

Batzen jarraitu nahi dugu, zure iritzia ere aintzakotzak izango dugu… EAJ-PNVren ateak betik izango dituzu irekita.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen