Prentsa Aretoa
2017/05/05
Madrilekin gauzatutako aurrekontuen itunak Zalla eta Enkarterrirengan eragin zuzena du
EAJ-PNVk Espainiako gobernuarekin 2017ko aurrekontuen inguruan erdietsitako akordiOAk eragin zuzena izango du BAI gure herrian zein Enkarterrin. 2015eko hauteskunde kanpainan, orduan Madrilen gure ordezkari zen Isabel Sánchez Roblesekin batera, gure hauteskunde programan jasoa dagoen Aranguren zeharkatzen duen trenbide zati bat desagerrarazteko ekimena aurkeztu genuen.
Bi urte hauetan, Arangurenentzat aukera historikoa izango litzaken proiektua aurrera ateratzeko Madrilen ditugun gure ordezkariekin batera elkarlean jardun gara.
Hala nola, EAJ-PNVn Espainiako gobernuarekin 2017rako adostu ditugun aurrekontuetan gure eskariak jasoak agertzne dira.
Orain, proiektua gauzatu dadin denoi dagokigu jardutea; garrantzizkoena berarekin bat egitea baida.
Gure aldetik, Zallako EAJ-PNVn, proiektu hau gauzatu dadin diskrekzioz lanean jarraituko dugu.
BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUA, DIRUDIENA BAINO ADOSTASUN HANDIAGOA
Deigarria egiten zaigu Bigarren Hezkuntzako institutuaren gaia, ia erabat ados baigaude afera honekin.
Banatzen gaituena baino, gehiago da batzen gaituena, baina herritarrei helarazten zaiena beste kontu bat da.
EAJ-PNVn, gobernu taldeak eta Guraso Elkarteak aurkezturiko proposamen guztiak babestu ditugu. Alta, proposamen hauei gehikuntza bat egiten diegu: Udala, eraikineko jabea den heinetik, eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatua duen hitzarmenaren bitartez, eraikinean ezinbestekoak diren mantenu lanak gauzatu ditzala.
Eraikinaren mantenua alboratu izana, ikaslegoaren baldintzak okerrera jo izanak eta horren aurrean Udalak neurririk ez hartzea, egoera egunetik egunera okertzen diojoalaraik, ulergaitza egiten zaigu.
Gure iritziz, eraikinaren mantenua ez da kontrajarria norberak izan ditzazken zilegizko eskaerekin.
BHIa Ibaigurengo instalakuntzetan ezartzeko egitasmoaren inguruan, printzipioz egoki ikusten dugu, eta Aranguren dinamizatzeko balio dezake. Baina esku artean dugun informazioaren arabera galdera hauek sorrarazten zaizkigu:
-
Proposamena egiterakoan, eraikinak uholde eremu batean daudela kontuan izan al da?
-
Zein da Hizkuntz Eskolaren iritzia?
-
Zein da Mankomunitatearen iritzia?
Eta ez dezagun ahaztu, erakunde hauek, eskaini nahi den eraikina erabiltzen ari direla. Hau horrela izanda...
-
Proposaturiko eraikinak hezkuntz beharretara egokitzen diren jakiteko, eta proposamen hau publiko egin aurretik, Eusko Jaurlaritzara bideratu al da?
-
Aukera hau Guraso Elkarteari proposatu al zaio?
Zallako EAJ-PNVn BHI berriaren eraikuntza beharrezkotzat jotzen dugu eta hori gauzatu dadin lanean darraigu.
Gure kasa darraigu, konpromezu argiarekin, tentuz eta diskrezioz.
Horretan jarraituko dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10