ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/06/21

CEL Technologies: EAJ-PNVren jarrera

Gure blogeko sarrera honen bitartez, CEL Technologieseko langilegoa pairatzen ari den egoera larriaren inguruan EAJ-PNVren jarrera publikoki azaldu nahi dugu.

rss Ezagutzera eman
Cel Technologies & Systems

ARGAZKIA JAITSI

Lan gatazkaren hastapenetik, CEL Technologieseko enpresa komiteko ordezkariak EAJ-PNVko arduradunokin harremanetan izan gara.

Elkarrekin izan ditugun harremanei esker, enpresak zein langileak bizi duten egoera larriaren berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Harreman hauetan enpresa komiteko arduradunei helarazi genizkien EAJ-PNVren bi konpromezuak, Zalla eta Enkarterriko gure bizilagunekin partekatu nahi ditugu.

  1. Langilegoa zein enpresa pairatzen ari diren egoera larria konpontzeko balioko duten neurriak gure inguruko administrazio publikoekin elkarlanean (Aldundia, Eusko Jaurlaritza...) eta beharrezkoak diren harremanak kudeatzeko eta hartzeko konpromezu irmoa adierazten du EAJ-PNVk.
  2. Gatazka politikoak langilegoa kaltetu eta lan gatazkaren konponbidean ez duela laguntzen ulertzen dugu. CEL Technologies eta langilegoak bizi duen egoera gatazka politikotik kanpo utzi eta politikoki ez erabiltzeko konpromezua adierazten du EAJ-PNVk. 

Zallan 2017ko ekainaren 21ean.

Jarrai iezaguzu Telegramen