ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/11/30

Euskalgintzan ZER baino, NOLA da gakoa.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak datozen bost urteetarako (2018-2022) Euskararen Plan berria adosteko hiruna jardunaldi gauzatu berri ditu udazkenean eta egitasmo hau Enkarterriko hamaika herritarrekin batera elkarlanean bideratu du.

rss Ezagutzera eman
Euskararen Txantxangorria

ARGAZKIA JAITSI

2018-2022 urteetarako indarrean egongo den Enkarterriko Euskara Plan Estrategiko berria adosteko egindako saioetan eztabaidatutakoak Zallako EAJ-PNVn arretaz jarraitu ditugu.

Saioak EMUN Aholkulariakeko adituen aholkupean egin ziren eta bertaratutako norbanakoen ekarpenak 2018-2022 urteetan indarrean egongo den Plan Estrategikoaren behin-betiko bertsiora gehituko dira.

Jarraian, adostutako Plana Mankomunitateari helaraziko zaio eta hori izango da Enkarterriko Mankomunitatean euskalgintzari dagokionez jarraituko den ibilbide orria.

Hau horrela izanda, plangintza hau lortzeko egon diren ekarpen eta eztabaidek Zallako EAJ-PNVn sortu dizkiguten hausnarketak gure herritarrekin partekatu nahiko genituzke.

Euskararen TxantxangorriaZER BAINO, NOLA DA GAKOA

Gure lehenengo hausnarketa da, euskeraren ibiliak jada argi uzten duela ZER baino, NOLAk duela garrantzia.

Hori horrela, helburuak ezin du izan gure ustez, soilik, eskaintza euskaraz izatea. Formula horiek orain 20 urte erabiltzen ziren.

Bideak ordea erakutsi digu, udaleku irekiak mantentzea edo ludotekak bere horretan mantentzea, ez duela euskeraren erabilera indartzea bermatzen. Ez da ludoteka edo udaleku irekiak mantentzea, bertan euskeraren presentzia neurtu eta dauden gabeziei NOLA heldu behar zaien azaltzea baizik.

Euskararen erronkarik nagusiena herritar oro sortzaile bihurtzean datza. Ez EMUNek ezta beste inork ere, gaurdaino ez du asmatu sormenari atea nola ireki asmatzen. Hau ez da gazteentzat soilik planteatu behar. Euskara salbatuko bada, sormenari esker izango da. Alor digitalean, irakaskuntzan, helduen elkarteetan…

Hortik haratago, hizkuntza erabiltzeak onurak ekarri behar dizkio erabiltzaileari. Onura horiek -edo kalte ez duela egiten- da jendeari ikusi arazi behar zaiona eta hor kokatzen dira sentsibilizazio kanpainak, beldurra eta lotsa kentzekoak.

ZALLAKO EAJ-PNVn BAT EGITEN DUGU PLAN ESTRATEGIKOAREKIN

Plangintzaren behin-betiko bertsioa jasotzeke gaudelarik, Zallako EAJ-PNVn bat egiten dugu bertan herritarrek adostutakoekin eta gureak egiten ditugu aurkeztu diren neurri eta proposamenak.

Pose eta postureo merkeez haratago, Plan Estrategikoaren definizioari egin diogun jarraipena da Nazioarteko Euskararen Egunari Zallako EAJ-PNVn egin nahi dugun ekarpena.

  Berri ikusiagoak...