Prentsa Aretoa
2017/12/22
2018ko aurrekontuen gardentasun eta partehartze ezak udalbatzan salatu ditugu
Atzoko udalbatzan, gure udal taldeak 2018ko aurrekontuen gardentasun eta partehartze ezak salatu zituen: ZallaBairen aldeko botoa jaso zuten soilik.
Aldi berean, Zallako Udalaren aurrekontuak onartzerakoan UAAn (Udal Antolaketa Araudia) behin-betiko prozedurara garden eta partehartzailea egutegi zehatz batean jaso dadila eskatu genuen.
Irene Pardok argitu duenez, "Bizilagunentzat aurrekontuen inguruko informazio ekimenik ez da gauzatu, behin-behineko zirriborroa argitaratu da soilik udalaren web orrian". Horrekin batera, zinegotziez gain herritarrek ere bere berri izan dezaten "diru atal bakoitzaren xehetasunak argitzeko informazio batzorderik ez da deitu".
"Ekarpenak aurkezteko epean ez dugu aurrekontuen behin-betiko txostenik jaso. Ez inbertsioen dokumentazioa, ez langile taldearena, ez legezkotasun txostenik, ez iazko aurrekontuetako osatze maila, etabar. ez herritarrak eta ezta ere zinegotziok, aurrebertsio xixtrin bat baino ez. Honek ere, ondorenen aldaketak izan dituelarik" gogora ekarri zuen Irene Pardok.
Enmendakinen inguruan, -gobernu taldeak denak atzera bota zituelarik-, Udalaren ohiko gastua 240.000€tan murriztu dezala eskatu dugu. Batipat, kanpo aholkularitza, publizitatea eta propaganda, gastu informatikoa, altzariak, ibilgailuak, eraikinak etabar.
Irene Pardok azpimarratu zuen bezala, "Aurkeztu genituen zuzenketak, Udalean premiazkoak ez diren gastuak txikitzea zuten helburu, gure herritarrentzat beharrezkoak diren proiektu zehatzen mesedetan". "Alkatea eta bere gobernu taldea eraginkorragoak izan behar dute -eta ahal dute- gastuaren kudeaketan, hartara, herritarrentzat oinarrizkoak diren proiektuei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten."
Azkenik, Zallako Udaleko EAJ-PNVren udal talde bezala, Javi Portillok (ZallaBai) atzoko egunez urteko udalbatza garrantzitsuenean erakutsi duen jarrera "lotsagarria, zapaltzailea eta antidemokratikoa" irmoki salatzen dugu. Atzokoa, urteko udalbatzarik garrantzitsuena da udal batentzat. Ez dezagun ahaztu.
Irene Pardoren, hitzetan, udalbatzean alkateak "hitza ukatu digu hune ezberdinetan", "Udal Antolaketa Araudian galderen txandarentzako ezarritako denbora mugak moztu ditu" eta hori gutxi balitz, EBZ sozietate publikoaren kontu-ikuskaritzaren txostenaz galdetu dugunean "Udalbatzatik kaleratzearekin mehatxatu gaitu".
Hauek dira EAJ-PNVko udal taldeak aurkeztu dituen zuzenketak, ZallaBaik HORIEK DENAK ATZERA BOTA dituelarik:
- Txabarri, Muñeran auzoen eta "Casa Pinta" delakoaren irisgarritasun plangintza eta neurri zuzentzaileak gauzatzea, ADIFek egingo duenaren osagarri izango dena.
- Diputazioaren ekarpena osatzeko eta Ibarrako eta Soianoko eta San Pedroko bidearen aldapan eta oinezkoentzako pasabideak egitea. Aldi berean, Aretxagako auzoko bizilagunek 2018. urteko Aurrekontuari egindako ekarpenean jaso dugun bezala, auzoko garbiketa eta urbanizazioa hobetzea. San Migel auzoaren garbiketa ahaztu gabe.
- Zallako saneamendua eta hornidura mantentzea eta hobetzeko premiazko ekintzak garatzea.
- Otxaran Gizarte Zentroaren irisgarritasuna hobetzea beheko solairua erabiliz edo igogailua instalatuz.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako parking plazak sortzea, ezinduen txartela ez izanagatik edo mugikortasun arazoak dituztenek, gaixotasun edo adinaren arabera beti ere.
- Anbulategian aparkamendu gehiago sortzea eta anbulantzientzat ibi iraunkorra sortzea.
- Herrigunean aparkamentu gehiago sortzea. (lbaiondoko inguruneak, Lanzagorta eta oinezkoen kale berriaren inguruak).
- Adineko osasun eta kirol programak sortu eta Mimetizko jubilatuen egoitzaren ondoan dagoen eremuan kanpoko ariketa-parkea sortu.
- Hiriko erdigunean espazio estali baten proiektua burutzea, herritar guztiek beraien aisialdian erabiltzeko aukera emango duena.
- Gazteen Udal Plan bat prestatu Zallan gazteentzako eta nerabeentzako gazteen asteburuetako aisialdiaren ohitura osasungarriak ezarriko duena. (Zalla Aktiba)
- Eskolako lincrementar la partida existente para aumentar las ayudas para la compra de los libros de texto.
- Urtean zehar udalerrian suerta daitezken jarduera baxuko garaietan, gure merkataritza eta ostalaritzan eragina izango duten kulturarekin eta sukaldaritzarekin erlazionaturiko ekimenak antolatzea.
Azkenik eta presa eta korrika, Aurrekontuen bozkaketa behartu zuen, ZallaBairen babesa jaso zutelarik soilik. EAJ-PNVk zein EH-Bilduk aurkako bozka eman genuen.
Gobernu taldearen inposaketaren enegarren adibidea.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10