ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/12/28

Udalak bi urtez ukatu ondoren, berri on bat Arangurenentzat

Alkateak ustekabean berak deitzen duen "Arangurengo Plangintza Estrategikoarentzat" 1M€ iragarri izanak bereziki pozten gaitu.

rss Ezagutzera eman
Aranguren, Zalla

ARGAZKIA JAITSI

Duela jada bi urte, 2016ko urtarrileran, Arangurengo ur bideraketarekin erlazionaturiko plangintzarako Udalaren diru soberakinetik kopuru hori gorde zedin udalbatzan eskatu genuen.

Udalak horren berri orain eman izanak harridura sortzen digu, kontuan hartuta, duela bi urte “proiektua idatzitakoan”, “lana esleitzen dela jakindakoan” erantzun zitzaigula… eta, egun, guk dakigula, ezer ez da aldatu… Bere garaian alkateak “berehala” egitekoa zen alternatiben txostenaren zain jarraitzen dugu.

Honen berri orain eman izanak harridura sortzen digu, kontuan izanda ZallaBaik berriki onartu dituen 2018ko aurrekontuan, bere aipamenik ez baida inondik inora agertzen. Ez guri eta ezta ere gure bizilagunei azaltzeko ahaleginik ez duten diru atalen batean agertuko al dira? auskalo...

Kadagua a punto de desbordar en Aranguren.

Harridura sortzen digu abenduaren 22ko udalbatzan Txabarri, Mendi-alde eta Muñerango auzoen irisgarritasunaren hobekuntza ikertu zedin eskatu genuenean, "Kadagua bideratzeko plangintzarik gabe, diru atal bat esleitzeko unea ez zela" erantzun zitzaigunean...

Harridura beraz, duela egun gutxi ZallaBaik ukatu duena Udalak orain iragartzen duelako.

Hala eta guztiz ere, ongietorria ematen diogu Zalla Bai eta bere alkatearen aldaketa berri honi.

Orain, berri ekonomiko honen atzetik etorriko den sorpresatxo politikoaren zain geratzen gara. Honaino, Antzokian aurkeztu zutenaz gain, talde politikook gobernu taldeak Arangurenentzako dituen asmoen berririk ez dugu, ez eta eztabaidatzeko aukerarik ere ez dugu izan.

Zalla Bairen jarrera aldaketaz pozten gara, baina Arangurenentzako plangintzarik hoberena izango dena lortzeko koherentzia, gardentasuna, planifikazioa eta jarrera egokiak eskatu nahi diegu.

  Berri ikusiagoak...