Next Euskadi

ZALLA

Prentsa Aretoa

2018/02/09

Lazkaoko LBFra bisita gidatua eta dohaintza + sagardotegia

1973an Juan Joxe Agirre fraide beneditarrak Euskal Herriko soka guztietako gai sozialeko eta politikoko materiale grafikoak jasotzeari ekin zion.

rss Ezagutzera eman
Joan Joxe Agirre

ARGAZKIA JAITSI

Juan Joxe Agirre fraide beneditarraren ekimen pertsonala bezala hasi zena, hamaika norbanako zein erakundeen dohaintzei esker etengabe hazi zen hurrengo lau hamarkadetan. Gaur egungo Lazkaoko Beneditarren Fundazioak. hor ditu bere hastapenak. Egun 2018an, hiru pertsonaz osaturiko lan taldea da eta euskal kultur garaikidearen ezinbesteko erreferentzia bihurtu da.

PAPERTXOAK LURRETIK JASOTZEN

Beasaingo langileen grebetan kaleetako zorutik jasotako papertxoekin hasita, euskal erresistentziak Donostian banatutako ‘Euzko Deya’ aldizkariaren aleak zein Hegoamerikako beste fraideei liburuak, aldizkariak, txostenak... eskatuz idatziz. Gerra Zibileko euskal exiliatuak izan zezaketen edozein eduki balekoa zen Artxiborako.

Astiro baina etengabe, Espainiar estatuan ilegalak ziren paperak Lazkaoko komentura iristen hasi ziren.

Urteak pasa ahala eta bilakaera politikoaren ondorioz, informatzea, sentsibilizatzea edo astindu nahi zuten paperak ikertzaileentzako eta historialarientzako ezinbestekoak bihurtu ziren, hauek denak, Lazkaoko bidea hartzen hasi zirelarik. Tartean ere Garzón epaileak  2005eko fitxategiaren bilaketa poliziala egiteko bidalitako guardia zibilak.

Denboraren joan etorriak beste ondorio batzuk izan ditu. Alde batetik, bildutako dokumentazioaren bolumenak beharrezkoa egin zuen eraikin berri bat. Orain arte, jasotako kartel kopuruak 25.000 ale gainditzen ditu eta pegatinak jada 30.000 baino gehiago dira.

ERAIKIN BERRIA ETA FUNTZIONALA

2010an Lazkaoko Beneditarren Fundazioa sortuko da, bere kideak Beneditarrak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lazkaoko Udala direlarik, eta beraiek bultzatuta artxiboaren eraikin berria eraikiko da, orduez gero, Dokumentazio Zentroa dena. Juan Joxe berak, Miren Barandiaran eta Etxahun Galfarsoro artxibozainen laguntzarekin artxiboa aberastuko duten dokumentu berrien bila darraite, hala nola, norbanakoen zein jada desagertutako erakundeen dohaintzak (LKI, Elkarri edo Senideak zirenen artxiboak gordetzen dituzte) Egoitza modernoa eta funtzionala izanik, ikerlarien lana errazten dute.

ZALLA-LAZKAO IRTEERA: ZALLAKO EAJ-PNVren MATERIALEN DOHAINTZA ARTXIBORA

Zallako UBB berriak batzokian gauzatzen ari garen doitze eta garbiketa lanak medio, Zallako EAJ-PNVrekin erlazionaturiko edukiak jaso eta Lazkaoko Artxibora dohaintzan ematea egoki ikusi dugu.

Ondorioz, hurrengo otsailaren 24an Zallatik Lazkaoko Artxiborantz hiru geldiune izango dituen bus irteera antolatu dugu.

Irteera Beneditarren Artxiboa bisitatuz hasiko dugu. Jarraian, Beasaingo batzokian geldiunea izango dugu eta bertako UBBko kideak ezagutu eta esperientziak elkartrukatuko ditugu. Azkenik eta indarrak jasotzeko, Altzagako Olagi sagardotegian bazkalduko dugu.

Egun horretarako ordutegia hau izango da:

  • 09.00 Irteera (Zallako Batzokitik)
  • 10.30-12:30 Lazkaoko Beneditarren Artxibora bisita gidatua
  • 12.45-14:30 Beasaingo batzokira bisita
  • 14.45-17:30 bazkaria Olagi sagardotegian
  • 19.30 Zallara iritsiera

Batzokian edo UBBko zenbakian izena eman dezakegu: 644 25 46 65

Prezioa pertsonako: 38€

[IZENA EMATEKO EPEA OSTIRALA 16]

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018