Prentsa Aretoa
2018/02/25
Eman, ikasi eta partekatu
Aurreko zapatua egun berezia izan zen Lazkaoko Beneditarren artxibora gerturatu ginen Zallako EAJ-PNVko kideontzat. Zallako EAJ-PNVren materialen dohaintzarekin batera, Juan Joxe eta Mirenen eskutik Artxiboraren "sukalderaino" sartzeko aukera izan baigenuen. Plazerra eta ohorea.
Iazko udara ezkeroztik gure batzokiko geletan gauzatu ditugun garbiketa eta prestaketak medio, batzokiko ganbaran gordetako antzinako hamaika kartelekin topo egin genuen. Sorpresa benetan polita.
Horren aurrean eta Zallako Uri Buru Batzarraren irudikoz, eduki horiek guztiak bildu eta Sabino Arana Fundazioari eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioari dohaintza gisa ematea interesgarria izango litzatekela deliberatu zuen. Zapatua Lazkaoko txanda izan zen.
Miren Barandiaran eta Juan Joxe Agirrek Artxiborako harrera egin zigutelarik, bisita gidatua Zallako EAJ-PNV gisa Beneditarren Artxiboari egin genion edukien dohaintzarekin hasi genuen.
Zallako kartelak, hauteskunde programak, pegatinak eta panfleto anitzak, guztiak denak Juan Joxeren aipamen irrigarriekin.
Bai Mirenek zein Juan Joxek, alderdi politikoetako udal erakunde txikiek eduki grafikoak jaso eta gordetzearen balioa azpimarratu zuten, alderdi politiko horien eduki orokorrak beste bide batzuetatik jaso, jasotzen baidituzte, aldiz, Zallako EAJ-PNVrenak ez.
Hortan datza Zallakoa bezalako herri erakunde txiki bezala eduki hauek guztiak jaso eta gordetzeko erabakiaren balioa.
BISITA GIDATUA: EZINBESTEKOA ETA ALTXORRAK
Baina Lazkaoko Beneditarren Fundazioak ez ditu gordetzen soilik XX. mendeko alderdi politiko eta sindikatuen kartelak edo dokumentazio garaikidea.
Eduki grafiko horiekin batera, nekez ikuskatu daitezken euskal gaiekin erlazionaturiko antzinako liburu bilduma ikusgarria gordetzen du.
Inkisizioak zentsuraturiko botanikako liburuak, zein lapurteraz XVII. mendean idatzitako dotrinak.
Gure begiekin ikusteko aukera izan genuen liburuen artean, Aita Larramendik 1729. urtean publikaturiko eta kontserbazio egoera oso onean zegoen "El Impossible Vencido. Arte de la Lengua Bascongada" liburuaren alea egon zen.
Argi, liburu hau ez da antzinako beste liburu bat. Euskal gramatikaren azalpenak ematen dituen lehenengo liburua izan zen: Liburu honen garrantzia Euskal Kulturan itzeeeeeeeeeela da:
"...Su nombre responde a la creencia general de que el euskera no tenia ni reglas ni gramática. Larramendi acomete su empresa de desentrañar las reglas del idioma vasco para ofrecérselas a sus detractores. Y logra su empeño, saliendo airoso y triunfal, al dar a la imprenta la primera Gramática impresa del vasco, en cierto modo, completa y exacta, incluso haciendo una incursión en las particularidades dialectales del vizcaíno y laburdino. Claro que su Gramática, como todas las de su tiempo, se ajusta a los modelos griegos y latinos: declinaciones y conjugaciones, sintaxis y prosodia. Su obra causó, evidentemente, asombro y sus reales o supuestos enemigos enmudecieron."
Lazkaoko Artxiboak gordetzen duen alea erakusteko eskuzabaltasuna izan zuen Juan Joxe. Agerikoa den bezala, zur eta lur geratu ginen :-D
Lazkaoko bisitan hartutako hainbat irudi galeria honetan ikuskatu ditzazkezu.
BEASAINGO EAJ-PNVrekin BIZIPENEN TRUKATZEA
Bainan Goierriko Lazkaora egindako bisitaren arlo kulturalak, beste arlo bat izan zuen eta oraingoan politikoa.
Beasaingo batzokian eta herriko alkate den Aitor Aldasororen eskutik, Beasaingo egungo egoera soziopolitikoaren berri izan genuen: Enplegua eta formakuntza, zaborren kudeaketa eta Udalak bultzatutako euskara sustatzeko neurriak.
OLAGI SAGARDOTEGIAN BAZKARIA
Buruntzaldean -Astigarraga, Hernani, Ergobia...- ohikoak diren sagardotegi masifikatuetatik haratago, Altzagako Olagi Sagardotegiko zerbitzari atseginak jada merezia genuen bazkari oparoa eta zaporetsuaz gozatzen lagundu ziguten.
20:00etarako, Lusako bus geltokira iritsi ginen eta oraindik txundituta egunean zehar ikusitakoekin.
Datorren urterako hasiak gara jada aztertzen kultura eta politika uztartuko dituen hurrengo irteera .
Izango duzue gure berri!!
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10