ZALLA

Prentsa Aretoa

2018/04/23

Kirol azpiegiturak Zallan

Saskibaloia, tenisa, eskubaloia, futbola, txirrindularitza, running, skate, mendizaletasuna, pilota, gimnasioa, frontenisa, dantza, aerobic, pilates, zumba… gure herrian egun praktikatzen diren dozenaka kirol jarduerak dira.

rss Ezagutzera eman
Zallako Kirolaren Plangintza Orokorra

ARGAZKIA JAITSI

Horiek denak, eta herritarrek jakinarazi diguzuen bezala, behar anitzak dituzten ehundaka kirolariekin.

Gure aburuz, erakunde publikoek kirol jarduerak kontuan hartzerakoan, irizpide berberen arabera gauzatu beharko lirateke hartu beharreko neurri eta erabakiak.

Polideportivo de Zalla

Zentzu horretan, elkarri kaltetuko ez diren kirol jarduera bakoitzaren azpiegiturak eta beharrak aztertuko dituen epe luzerako plangintza estrategiko bat aztertzeko garaia iritsi delakoan gaude. Gure ustez, egun herrian ditugun kirol azpiegiturak planifikatu, aztertu eta sustatzeko garaia da.

Diagnosi lan hau ezin da, ez egun batekoa izan eta ezta ere ezin da bat-batekotasunean oinarritu. Arlo honekin erlazionaturiko elkarte, talde, eskola zein klubekin bildu nahi dugu diagnosi partekatu bat lortzeko eta tresna hori eskuan dugula, iparra erakutsiko digun eta Udal Aurrekontuetan islada izango duen Kirol Ekimenaren Plangintza proposatuko dugu.

  Berri ikusiagoak...