ZALLA

Prentsa Aretoa

2018/04/27

Skate Parka esperoan

Gai honekin, gobernu taldeak hirigintza eta kirol kontuetan duen planifikazio eza eta inprobisazioaren enegarren adibidea agerian geratzen zaigu.

rss Ezagutzera eman
skate

ARGAZKIA JAITSI

Udalak Zallan skate park bat eraikitzeko -eta jada sinaturik zuen- kontratua behin-behinekoz bertan behera utzi duelaren berri izan dugu.

Lanen lehiaketa eta esleipena hilabetez luzatu ondoren, gauzatu nahi zuten ekimena bertan behera utzi dute oraindik ez baidakite non kokatuko duten skate parka.

Alegia, lanak egiteko enpresa bat jada kontrataturik egonda ere, lanak non egin behar ziren ez zekiten.

Gobernu taldeak erakutsitako inprobisazio adibide berri honen aurrean eta gure herritarrak alperrik nahastu aurretik, udal gobernuak proiektuak tajuz aztertu eta planifikatu ditzan eskatzen dugu.
Herritarroi "kea" saldu aurretik eta logikoa den bezala, udal baliabideak eta funtsak xahutu aurretik, jakina.

Argazkiaren erreferentzia: Creative Commons 0 Pixabay.com

  Berri ikusiagoak...