Prentsa Aretoa
2018/09/27
EAJ-PNVk uztailean eman zuen La Llanako luiziaren berri
Abuztuaren 17an La Llanatik igarotzen den BI-3602 errepidearen eremu bat luizi bategatik Erretolako errekatxora erori izana ekidin ziteken.
Uztailean gauzatutako ohiko udal batzarrean gure zinegotzi taldeak abuztuan gertatutakoa ekidingo lituzketen neurriak hartzeko eskatuagatik, ezbeharra abuztuan gertatu arte Udalak ez zuen neurririk hartu, Zallako Udalaren inprobisazio eta kudeaketa kaskarra agerian utziz.
KRONOLOGIA:
• Apirilean pitzadurak agertu ondoren eta udal taldearen erantzun ezaren ondorioz, uztaileko udal batzarrean EAJ-PNVko udal taldeak Udalari neurriak hartu zitzala eskatu zion.
• Eskaria egin eta hurrengo egunean, gobernu taldeak URAri luiziaren inguruan galdetu zion, errekatxoak errepideari eragiten baidio.
• Uztailaren 27an URAk errepidea eusteko balioko duten behin behineko lanak baimentzen ditu.
• Abuztuaren 17an luizia gertatzen da.
• Abuztuaren 23an EAJ-PNVko udal taldeak konponketen egoeren inguruan galdetzen dio Udalari.
• Abuztuaren 24an, lanak hasiko direla ZallaInforen bitartez iragartzen du Udalak.
• Hiru egun beranduago, abuztuaren 27an, lanen kontratuak sinatzen dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10