Prentsa Aretoa
2019/04/03
Udalaren ekimen ezaz Zallako institutu berriaren eraikuntza geldirik
Hiru urte badira Zallak eta Enkarterrik behar duten Bigarren Hezkuntza Institutua eraikitzeko Zallako Udalak Eusko Jaurlaritzari B3 sektoreko orubea emango ziola hitza eman zuenetik.
Hala ere, gaur da eguna lanak geldirik jarraitzen dutena eta ez Eusko Jaurlaritzaren ekimen faltagatik, Udalaren kudeaketa faltagatik baizik, hitzartutako B3 orubea uholdeen arriskutik ateratzeko beharrezko gestioak oraindik hasteke baiditu.
ZallaBairengan ohikoa den erantzukizunak sahiesteko enegarren adibidean, ZallaBaik kudeatzen duen Udalak orain dio bere garaian Eusko Jaurlaritzari aukera ezberdinak eskaini zizkiola eta Eusko Jaurlaritzak berak aukerarik zailena aukeratu zuela jakinda erabaki horrek institutuaren eraikuntza atzeratuko zuela. Hori, ez da egia, bere garaian Udalak Eusko Jaurlaritzari hiru aukera eskaini zizkion, horietako bi egungo eskola eremuan eta hirugarrena B3 orubean eraikitzea. Udal arkitektoak sinatutako hainbat txostenek egungo eskola eremuan lanak egitea baztertu zituzten eta B3ko orubea utzi zuten aukera bakar bezala.
Egoera honen aurrean, Udalak eta alternatiba gisa, Arangurengo eskolak eskaini zizkion Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, eskolako orubeak uholdeen aurrean duen arriskua aurrikusita, aukera hau baztertzea aholkatzen zuen. Ondorioz, B3 orubea uzten zuen behin betiko aukera gisa, Udalak azken aukera bezala lanetarako hitzartu behar izan zuelarik.
Hala ere, orube hau Kadagua ibaia eta Soianoko errekatxoaren uholdeen arriskupean darrai. Zentzu horretan, Uraren Euskal Agentziak (URA) Mimetizko eremu horretan -eta eraikuntza proiektuak horrela adierazita- uholdeen arrisku gehienak neurri handi batean sahiesteko Kadagua ibaian lanak hasi ditu. Eta uholdeen arriskuak “neurri handi batean” sahiestuko ditu bizilagunekin akordioetara iritsiz Udalari baidagokio Soianoko errekatxoaren birgaitzea, birgaitze hau Udalaren ardura delarik.
Ondorioz eta ZallaBaik kudeatzen duen udalak B3 orubeko lanak hasi ezean, institutuarentzako orubea uholdeen arriskupean jarraituko du eta Eusko Jaurlaritzak ezingo ditu eraikuntza lanak hasi. Hasi dadila Udala lanean behingoz! Zallak eta Enkarterrik institutu berria behar dute!
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10