ZALLA

Prentsa Aretoa

2013/06/28

EAJk Zallako enpresen aldeko apustua egin du

Kezkagarria da udaleko lanetan gure herriko enpresak ez ikustea

rss Ezagutzera eman

Maiatzaren 28an EAJ-PNVren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu zion bere irizpideak malgutzea udaleko lehiaketa publikoak enkantean jartzerako orduan, gure herriko enpresek lehiaketa hauetan parte hartzerik izan dezaten.

Aldi berean, udal gobernu taldeak esleipenak egiteko modu eta helburuak ezagutzera emateko azalpena eman zuen.

EAJ-PNVren aldetik ados gaude prozedura horiek planteatzeko orduan ezartzen diren helburu eta izpirituarekin, baina gure ustetan ez dira betetzen gobernu taldeak ezarritako helburu horiek.

  • Lehen helburua: “gure herrian aberastasuna sortzen laguntzea, Zallako enpresak eta profesionalak kontratatuaz”.

Hau ez da adierazten diren kasuetan betetzen, hiru kasu hauetan lanak ez zaizkielako herriko enpresei eman.

EAJren ustetan arazoa ez da esleipena, lehiaketa publikoan eskaintzarik onena eman behar zaiolako, baizik eta udalerriko enpresa batzuek lizitazioetan parte hartzeko aukerarik ez dutela .

Aipatu ziren hiru lehiaketatatik bitan, bertako enpresei egin zaizkien eskaintzen artetik, bakarra baino ezin izan da erantzun, gainerakoetan enpresek ulertu dute ezinezko zutela lizitazioetan parte hartzea .

Gure ustetan, baldintza pleguetan herriko enpresei lizitazioetan parte hartzen lagundu behar zaie, baina lehiaketaren baldintzak aldatu gabe .

  • Bigarren helburua : “preziorik txikiena lortzea, denon dirua delako" .

Aipatutako kasu bietan, hurrenez hurren daude eskaintza bat eta bi eskaintza. Gure ustez, hori ez da nahikoa aukeratuko den eskaintza onena izango dela jakiteko. Bi eskaintza daudenean zaila da jakiten, baina bakarra dagoen kasuan, ezinezkoa.

  • Hirugarren helburua da "ahal dugun kalitaterik onena lortzea". Puntu honetan gertatzen da aurrekoan gertatzen den gauza bera, aukeratzerakoan konparatzerik ez dagoelako, eskaintza urria delako.

Hurrengo lizitazioei begira, baldintza pleguak egiteko orduan, udalerriko enpresek udaleko lehiaketetan gure herritik kanpoko enpresekin berdintasun egoeran parte hartzeko aukera izatea eskatzen dugu, eta enpresa kopuru gutxienekoa bermatzea eskatzen dugu, udalerriarentzat baldintzarik onenak lortu ahal izateko.

  Berri ikusiagoak...