Prentsa Aretoa
2015/03/26
EAJ-PNVk Zallan aurkeztu du gaur Enkarterri hazi arazteko duen onena
Eskualdeko alkategaiek beren egitasmoa oinarrituko dute pertsonen ongizatean eta adostasuna helburu izango duen politikan
Enkarterrik ezagutzen ditu jada EAJ-PNVk maiatzeko 24ko udal hauteskundeetan eskualdeko alkatetzetarako aurkeztuko dituen 14 hautagaiak. Talde jeltzaleak ia erabat eraberritutako taldea aurkeztu du. Maiatzeko bozketetan alkategai izango diren hamaika emakume eta gizonen artetik, bederatzi etorri berriak izango dira beren udalerrietatik Enkarterri hazi arazteko.
Joseba Urbieta (Alonsotegi), Álvaro Parro (Balmaseda; aginte makila Joseba Zorrillaren eskutik 2013ko abenduan hartu arren, hauxe da hauteskundeetan alkategaia izango den lehen aldia), Asier Larrucea (Galdames), Ángela Egia (Gordexola), Imanol Zuluaga (Gueñes), Julián Isuskiza (Karrantza), Martín Crespo (Lanestosa), Javier Garai (Sopuerta) eta Irene Pardo (Zalla) izango dira bakoitza bere herriko alkatetzara lehen aldiz aurkeztuko direnak. Beste alde batetik, José Mª Ignacio Iglesias (Artzentales) eta José Manuel Coterón (Turtzioz) berriro aurkeztuko dira bakoitzak bere udaletan egindakoan oinarrituta, herrikideen babesa jasotzea helburu. Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidente andreak "doazenei eta etortzen direnei" eskertu die herriarekin eta EAJ-PNVrekin erakutsi duten konpromisoa.
Irene Pardo izan da, ekitaldia egin den herriko alkategaia den aldetik, Zallan elkartu diren guztiei ongi etorria eman diena. Pardok eragile guztiek norabide berean egiteko beharra azpimarratu du, hau da, udalek, elkarteek, gizarte taldeek eta erakundeek elkarrekin egin behar dute Enkarterri hazi araztea lortzeko. "Bai, pertsona guztiei arreta emateari, bereziki garai latzak sufritzen dituztenei. Bai, Zallan eta Enkarterrin enplegua eta jarduera ekonomikoa sortarazteari", esan du.
Pardok Zalla udalerriaz hitz egin nahi izan du. Herrikide eta inguruko herrietako lagunen aurrean esan duenez, lantaldearekin herriko auzo guztiak bisitatzen ari da herritarren kezkak eta proposamenak jasotzeko, proposamen horiekin hauteskunde egitasmoa osatzeko: "Zallako emakume eta gizonen proposamenekin egingo dugu; gardentasun osoz eta formula argia baliatuta: zuen parte hartzea da gure konpromisoa". Era berean esan du herrikideekin konektatuta egon nahi duela. "Asko dugu egiteko, lan handia dugu herri honen arazoak konpontzeko, eta horietarako behar da kudeaketa, esperientzia eta erakundeen arteko lankidetza". "Udala eta udalerria eraginkortasunez eta zorroztasunez kudeatuko dugu, parte hartzea eta gardentasuna bermatuz, adeitasuna eta errespetua baliatuz eta, nola ez ba, irribarre batekin ere bai”, esan du. “Bai, Kadagua ibaiaren inguruan uholde arriskuak behin betiko konpontzeari. Bai,espezialitate medikoen zentroari. Zallari bai, momentu gozoetan eta latzetan. Bai, Zallan eman behar den aldaketari. Bai, Zallan EAJ-PNVk gobernatzeari", esan du.
Irene Pardok hitz batzuk eskaini nahi izan dizkio Unai Rementeriari eta Zallaren eta Enkarterri eskualde osoaren babesa eskaini dio Bizkaiko hurrengo Ahaldun Nagusia izan dadin.
Unai Rementeriak Enkarterriko herritar eta hautagaiei eskatu die beraiekin batera olatura igotzea, eta bertaratu guztiei adierazi die bere ilusioa. Bere hitzetan, olatu hori da Bizkaiarentzat egin den egitasmo berria; enplegua, jarduera ekonomikoa eta gizarte zerbitzu hobeak ekarriko dituen olatua. Aldi berean, “0,0” politikarekiko konpromisoa adierazi du."Zero irain, zero joko zikin", Enkarterri eta Bizkaia hazi arazteko modurik onena delakoan.
BBBren presidente andre Itxaso Atutxak esan ditu gaurko ekitaldiko amaiera hitzak. Baieztatu duenez EAJ-PNVren baitan "Enkarterri eskualdearen etorkizunean sinesten dugu, herri honen etorkizunean sinesten dugu eta hiritarren zerbitzura jarriko dugu guk daukagun onena: pertsonak". "Zorionekoak gara, hemen ditugun 11 emakume eta gizonek Enkarterri eskualde anitzagoa eta solidarioagoa egingo dutelako, eta hori dena egingo dute herri eta pertsonen aldeko lanean buru belarri inplikatuta“. "Lantalde gaztea da, prestatua, beren udalerriaren alde lan egiteko gogoarekin eta, batez ere, herrikideen alde egiteko konpromisoarekin. Ez dugu ahaztuko politikak hiritargoen zerbitzura egon behar duela, hiritarren zerbitzura; beti”. “Hori da EAJ-PNV-ren baitan eta hemen dagoen emakume eta gizon taldean oso argi dugun zerbait”, ezarri du burukide jeltzaleak.
Atutxak politika eraikitzailearen alde egin nahi izan du baita ere: "Gure herrietako emakume eta gizonen eguneroko arazo eta kezkak konpontzeko gaude. Gu ez gaude eztabaida edo gatazka antzutan sartzeko, horiek denbora galtzera baino ez gaituztelako eramango. Hiritargoak gugan jarri du konfiantza, eta gure ardura da esana betetzea. Eta, orain arte bezala egiten segituko dugu", baieztatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10