ZALLA

Prentsa Aretoa

2016/09/08

Zallan putxerazoa gainera datorkigu

Aurreko abuztuan, Eusko Legebiltzarreko #i25 hauteskundeekin bat egingo zuen herri galdeketa bat Zallako Udalak antolatu nahi zuelaren berri izan genuen gure bizilagunak bezala.

rss Ezagutzera eman
Galdeketa

ARGAZKIA JAITSI

Argazkia: Goiena.eus

Atzoko egunez ospatu zen ohiko udal batzarrean Zallako EHBilduko zein EAJ-PNVko ordezkariok Udaleko baliabideak erabiliz ZallaBaik antolatu nahi duen balizko galdeketaren aurka bozkatu dugu.

Zalla Bairen udarako beroaldi honek hartzen ari zen itxura inprobisatua eta txapuzero tamalgarriaz jabeturik, EAJ-PNVn aurkako bozka ematera gure burua behartuta ikusi dugu.

Zalla Baik Erabakitze Eskubidearen muina desitxuratzen duen ekimen bat antolatzeko asmoa zuela ikusirik, gure zinegotzi taldeak txostena eskatu zion Udal Idazkariari artikulu horretan agertzen zen berria Herri Galdeketak antolatzerakoan prozedura administratibo egokiak betetzen zituen jakiteko asmoz.

Udaleko Idazkariaren txostena irakurriaz argi geratu zitzaigun hasieratik genuen susmoa, galdeketako hiru galderetatik bi ilegalak dira eta prozedura guztia indarrean dagoen araudiaren aurka gauzatu da. Hamaika ikusteko!

Ez EHBilduri eta ezta ere EAJ-PNVri, galdeketako galderak zein jarraitu beharreko prozedura adosterakoan inongo aukerarik ez zaigu eskaini. Zalla Bairen proposamen itxia onartzea baino beste aukerarik ez.

Hau dena gutxi balitz eta tamalez, galdeketaren behin-betiko galdera atzoko udal batzarrean (eta urgentzizko prozeduraz) jakinaraztea oposizioko eta herritarren ordezkariei aurpegira parre egitea baino ez da.

Aurpegia latza behar da Basaurin EAJ-PNVk babesten duen galdeketa bezala, Zallan babes berbera ez duela erakusten Irene Pardori aurpegiratzeko.

Basauriko galdeketak herriko gai zehatz bati erantzuten dio eta Udaleko alderdi politiko, Udala eta herritarren artean elkarlanean hilabeteetako sukaldeko lan isilari esker gorpuztu da. Eta jakina, alde guztien hasierako planteamenduetan denek neurri batean edo bestean guztien hobebearrez amore eman behar izan dute.

Zalla Bairen planteamentuaren justu kontrakoa.

'Galdeketaren' kontuarekin eta 'partehartzea' aitzaki hartuta, herritarrok Zalla Bairen enegarren postureo eta itxurakeria ariketaren ikusle izaten ari gara.

Partehartze eskasa deritzogu oposizioko bi taldeen iritziei entzungor egiten diena. Horrek beste izen bat du: Inposaketa eta rodilloa.

Amaitzeko, Nela eta Ireneren hitzak Zalla Baiko zinegotziek eztabaidatzeari uko egitea deigarria egin zitzaigun. Beraien gehiengoa erabiliz, 'galdeketa' bulgariar erara onartzeari ekin zioten: Inposaketa eta rodilloa gogoz.

OZENAGO esan dezakegu, bainan nekez argiago: Horrela, ez!

  Berri ikusiagoak...