ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/06/13

Pasabideei buruzko araudi berriak Zalla kaltetzen du

Zalla Bairen gobernu taldeak, bere botoek eman dioten onespenarekin, pasabideei buruzko araudi berria onartu du, zalantzarik gabe herritargoa kaltetzen duena. Ordenantza hau aurrekoa baino zorrotzagoa da, soilikdirua biltzea du helburu eta berau idazteko orduan ez dute pentsatu ez Zallarengan ezta Zallako herritarrengan ere.

rss Ezagutzera eman
Udal pasabideak

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk aldarazpen batzuk proposatu zituen ordenantza hura udalerriaren errealitatera egokitzeko, baina gobernu taldeak den-denak baztertu zituen.

Ordenantza hau indarrean jartzen denean, komunitateetako garajerik ez dagoen guneetan ibilgailu kopuru handi bat kalean aparkatu beharko dela suposatuko du.

Neurri honek Zallak aparkatzeko dituen arazoak areagotu egiten ditu. Hori gutxi balitz, araudi berri honen arabera, pasabiderik gabeko guneetan ibilgailuak uzten dituzten herritarrek zirkulazio kodea urratuko dute eta isuna jaso ahalko dute. Hori guztia gutxi balitz hemendik aurrera, erkidegoetako garaje guztiek (aldapan gutxienez 4 plaza eta sotoan gutxienez 6 plaza) bizitza bakarreko edo bi bizitzako etxebizitzek pasabidea ordaindu beharko dute.

Gure udal taldeak proposatu dituen zuzenketen artean planteatzen genuen komunitateetako garajerik ez dagoen guneetan eta bide publikoan aparkalekurik galtzen ez den lekuetan pasabidea eman ahal izatea (ordaintzeko derrigorpenarekin eta behar dena eskatuta).

Aldi berean eta gure udalerriaren egoera ekonomikoa kontuan izanda, (ZallaBaik onartu duen ordenantza hau oinarri gisa hartu duen herrietakoarekin zerikusirik ez duena), eta enpresek ere pasabidea izate aldera, araudiaren arabera eskatzen den tamaina baino txikiagoa izan zezaten eskatzen genuen. Horrekin batera, beheko solairuan garajeak dituzten eraikinen izaera berezia kontuan hartzea eskatzen genuen.

Beste behin ere, proposamen guztiak baztertuak izan ziren.

  Berri ikusiagoak...