ZALLA

Prentsa Aretoa

2017/07/06

Zallako EAJ-PNVk eskatuta, Udalak neurriak hartuko ditu udalerriko mugikortasuna eta trafikoa hobetzeko

Azken hilabeteotan herriko kaleetan gertatu diren gehiegizko trafiko istripuengatik herritarren artean sortu den kezkak islada izan zuen atzoko udaleko osoko bilkuran gure udal taldearen eskutik.

rss Ezagutzera eman
Aparkamentuak Zalla

ARGAZKIA JAITSI

Gure udal taldeko zinegotziek osoko bilkurara eraman zuten Zallan mugikortasuna eta trafikoa hobetzea helburu duen ekimena, eta gure proposamena aho batez onartu zuten Korporazioa osatzen duten talde politiko guztiek.

Aurkeztu genuen mozioan, EAJ-PNVko ordezkariek bere egin zituzten herriko hainbat herritarrek planteatu dituzten kexak eta eskariak, azken urte honetan udalerrian gertatu diren trafiko istripuek eragin dieten kezka erakutsi dutelarik.

Osoko bilkurak onetsitako mozioan, EAJ-PNVk Udalari “Zallako hiritarren segurtasunaren bermatzailea” den aldetik eskatu dio Hirigintza eta Planeamendu arloen bidez trafiko ugari hauen zioak aztertzea eta udalerrian mugikortasuna eta trafikoaren egoera hobetzeko behar besteko neurriak hartzea, herriko kaleak seguruagoak izan daitezen.

Orain udal gobernuari dagokio proposamen honetan jasotzen dena betearaztea.

Gure udal taldeak beste mozio bat aurkeztu zuen eztabaidara, baina ez zen onetsia izan. Bigarren ekimen hau, Zalla herrian aparkatzeko dauden arazo larriei buruzkoa, pasabideei buruzko araudi berria aplikatzean arazo hauek areagotu daitezkeela gogoan, Udalari eskatu nahi zion behar besteko gestioak egitea udalerriaren erdigunean lurzoruak erostea eta bertan aparkatzeko tokiak egitea. Gobernu taldearen kontrako botoak eragotzi du ekimena onartu ahal izatea.

Osoko bilkuran aztertu diren gaien artean, EAJ-PNVko gure ordezkariek hurrengo erregu eta galderak aurkeztu zituzten:

  • Luis Sesé kalea oinezkoentzako bide egiteko lanak egiten ari diren kale zatian, herritar bat erori egin zen eta Udalari erreklamazioa aurkeztu zion, baina erreklamazioa baztertu egin da gertatutakoa baieztatu duten lekukoak egon badaudelarik. Herritarraren erreklamazioa gogoan ez hartzeko arrazoia zein den eta Udalak erantzukizun zibileko polizarik ote duen jakin nahi genuke.
  • EAJ-PNVk Lanzargortako 40.ean eta inguruan bizi diren herritarrek zuhaitzen adarren inguruan planteatu dituzten kexak jaso ditugu. Antzeko egoera gertatzen da Peñorra auzoan, 8. zenbakian, tamaina handiko pinu batekin. Ale horiek kimatzea edo/eta botatzea eskatzen da herritarrei eragozpenak saihesteko eta erreklamazioa antzinakoa dela kontuan izanda, lan hauek berehala gauzatu daitezela.
  • EAJ-PNVk behin eta berriz esan du Mellarako sarbidean, Herreran, dagoen bidegurutzea oso gune arriskutsua dela eta bertako trafikoa bideratzea eskatu da. EAJ-PNVn eskatu dugu, gutxienez, aparkatzea debekatzea eta leku hori behar bezala seinaleztatzea, herritarrei arriskuak eta eragozpenak saihesteko, arazo handiak baitituzte beren etxerako sartzeko maniobrak egiterako orduan.

  Berri ikusiagoak...