ZALLA

Prentsa Aretoa

2018/09/26

Udalaren kudeaketa ezak institutu berriaren eraikuntza enegarrenez atzeratu du.

12 hilabete badira Alkatea eta bere udal taldeak Eusko Jaurlaritzari 5.300m2-ko orubea eskainiko ziolatela iragarri zutenetik, honek Zallako Institutu berriaren lanak hasi zitzan.

rss Ezagutzera eman
Udalaren kudeaketa ezak institutu berriaren eraikuntza enegarrenez atzeratu du.

ARGAZKIA JAITSI

Ahatik, 2017ko urriaren 28an medioek jasotako berriari erreparatuz, bi administrazioek egindako bileraren ondoren "Zallako Udalak Aretxagako eremuan eta kiroldegiko ingurunean urbanizaturiko eta kargarik gabeko bi orube prest uzteko konpromezua hartzen zuen. Bi orube hauek URAk uholdeen arazoa ekiditeko egingo duen lubakitik gertu egongo dira.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak lanak egiteko egin beharreko tramitazioak hasteko konpromezua hartzen zuen, "orubeen zesioa egindakoan".

Gaur da eguna non, gobernu taldeak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi nahi duen orubea uholde arriskupean dago eta beharrezko lanak egin ezean arriskupean JARRAITUKO du. Ondorioz, beraietan ezin daiteke eraiki. Gezurra dirudi, baina tamalez egia da...

Aretxagatik Eroskiko rotondorainoko orubea uholde arriskupean jarraituko du Soianoko errekatxoaren lanak egin ezean. Udala duela lau urtetik arazo honen jakinaren gainean dago eta 2018an egoerak bere horretan darrai.

Eta hau dena jakinda... ¿Ezin al zezaketen beste eremu edo orube bat aukeratu? ¿Orube hauek duten uholde arriskua sahiesteko zein kudeaketa egin ditu Udalak azkeneko lau urteetan?¿Zein egoeratan daude egindako gestioak? ¿Aurreko hilabeteetan hainbesteko presa eta larritasuna, orain ez da ez larria eta ezta ere garrantzitsua?

Ondorioz, eraikin berriaren lanak lehen baino lehen hasteko, beharrezkoak diren tramiteak Udalak hasi ditzala eta orubea erosteko eta urbanizatzeko beharrezko diru atala ere bideratu ditzala eskatzen diogu Udalari EAJ-PNVko udal taldetik.

  Berri ikusiagoak...