Prentsa Aretoa
2019/03/27
Herritar orori Udalarekiko sarbidea gaitasun, merezimendu eta baldintza berberetan bermatuko dien LPEa eskatzen dugu
Gure udal taldearen iritziz, ZallaBaik oposizioko talde guztion iritziaren aurka Lan Postuen Zerrenda onartzea eta lanpostu berrien sorrerak, langile zehatzentzako 12000€tako soldata igoeraz gain ez ditu zehazten langile hauek beteko dituzten funtzioak.
Gure udal taldeak eta jada enegarrenez, Zallako Udalak iragarri duen LPZ herritar orok gaitasun, merezimendu eta baldintza berberetan aurkezteko aukera izan dezaten gauzatu dadila eskatu du.
Zallako udalean EAJ-PNVko bozeramailea den Irene Pardoren hitzetan, "ZallaBaiko gobernu taldeak horrela iragarri badu ere, Udalak ez du LPZ bat deitu. Udaleko Lan Postu Zerrendaren (LPZ) azterketa bidegabea eta partziala -eta ez osoa- baino ez du egin", funtsean, iragarri duten LPEaren oinarri izango dena. Ondorioz, "azterketa horretan oinarrituta, 18 lanpostu berri sortu ditu, gehienak epe motzean bitarteko gisa beteko direnak (etorkizunean LPE berria deitzen den arte) eta orain arte arautu gabe lanean ziharduten pertsona berberak (batzuk 2011 aurretik eta beste batzuk 2011 ondoren) beteko dutena, eta ZallaBaiko gobernu taldeak alkatetzako dekretuz bere egin dituenak mugagabe ez finkoak bihurtuaz".
Ondorioz, Zallako EAJ-PNVn “Udalean lanpostuak sortzea beharrezkotzat jotzen badugu ere”, ZallaBaiko udal gobernuak egindako azterketa honen aurka arrazoi hauengatik aurka bozkatu dugu:
- Udalean zein "Zallako Eguzki" helduen egoitzan lanean diharduten langile funtzionarioen eta laboralen soldatak, funtzioak eta lan baldintzak LPZ azterketa prozesutik at geratzen direlako.
- Udalak kanpoko enpresa bati eskatu eta ordaindu zion benetazko lan beharren txostenarekin bat ez datozen zenbait lanpostu sortzen ditu, ezta Alkatetzako memoriarekin bat datozenak ere. Are eta gehiago, aurreko Idazkariak prestatutako legalitate txostenaren aurka dijoazte eta beste lanpostu batzuk aldiz, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak zehaztutako aholkuei muzin egiten diete.
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Zuzendaritzaren txostenek ezartzen dutenaren aurka, lanposturako ezartzen diren euskara profilekin bat ez datozen plazak sortzen ditu. Are eta gehiago, lanpostu berberetarako hizkuntza profil ezberdinak dituzten plazak sortzen dira.
- Lanpostuen benetazko lan beharren txostenak jasotzen duen bezala, ez du "kontu hartzaile teknikariaren" posturik sortzen.
- Soldata igoera aldebakarrekoak inposatzen ditu. Zentzu horretan, soldata berbera mantendu edo zertxobait altuagoa izango duten langileak egongo diren bezala, beste batzuei eta LPE bat gainditu gabe 12000€tako igoera ezartzen zaie neurri hori ze irizpidetan oinarritzen den argitu gabe. Orotara, 12 lanpostuen artean 100.000€tako gastua ezarriko da.
- Udalbatzan udal talde guztiek adostutakoa ez du betetzen.
Arrazoi hauek guztiak emanagatik, Irene Pardok salatzen duen bezala “batzordean esan zitzaigun bezala, ZallaBaiko udal gobernu taldeak langile hauek lanpostu hauetara Alkatetzako dekretu bidez esleituko ditu, Idazkariaren txostenak ezartzen duenaren kontra, soldata igoera hauek LPEtik pasa gabe jasotzen hasiko direlarik eta hori gutxi balitz, LPEa deitzen denean, aurkeztuko den beste edozein pertsonen aurretik abantaila nabarmena izango dutelarik”.
Argazkia: Euskadi.eus
Nabarmenak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2022/05/07
EBB
2020/12/10